BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera emandako azkenengo datuen arabera, beste lau pertsona hil dira Bizkaiko adineko pertsonentzako egoitzetan azken orduetan koronabirusa dela eta.

Urtarrilaren 10aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden covid-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 242
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 31
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 2.2648
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 163
  • Isolatuta dauden langileak (covid-19a baieztatu gabe): 74

Gaur egun, 14 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Marcelo Gangoiti-Muskiz (84), Truiondo-Zamudio (55), Txurdinagabarri-Bilbao (18), Anai Cantero I-Bilbao (16), Arandia-Arrigorriaga (15), Beato Domingo Iturrate-Getxo (12), Arratiako Egoitza-Dima (10), Gallarta Laguntza Zentroa-IFAS (9), Misericordia-Bilbao (9), Bilbozar-Bilbao (3), Caser Artxanda-Bilbao (3) Indautxu Gurena-Bilbao (3), Artibai-Ondarroa (3) y León-Turtzioz (2).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 88 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 63 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 25 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 26 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 14 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 12 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Gaur emandako datuek Zamudioko Truiondo egoitza-zentroan antzemandako agerraldiari buruzko datu zabalagoak jasotzen dituzte (113 erabiltzaile eta 80 profesional). Egindako azken PCR proben emaitzak honako hauek dira: Covid-19a dutenak aurreko egunean baino 29 gehiago dira, 65 egoiliar eman dute positibo (60 asintomatiko izanik). Horietatik, 55 egoitzan daude, 3 ospitalean daude eta 7 arreta soziosanitario espezializatuko unitateetara eraman dira. Profesionalei dagokienez, 32 dute Covid-19a.

Era berean, gaur emandako datuek Bilboko Santa y Real Casa de la Misericordia Zentroko solairu batean antzemandako agerraldiari buruzko datuak ere jasotzen dituzte (177 erabiltzaile eta 180 profesional). Egindako azken PCR proben emaitzak covid-19arekin bizi diren 13 pertsonarenak dira, horietatik 4k sintomak dituzte. Horietatik 1 ospitalera eraman da eta 3 arreta soziosanitario espezializatuko unitateetara. Egoitzan dauden 9 erabiltzaileak sintomarik gabe daude. Profesionalei dagokienez, 5 izan dira positiboak. Ospitaleko egoiliarrek eta profesionalek urtarrilaren 8an jaso zuten covid-19aren aurkako txertoaren lehen dosia.

Azken orduetan 22 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda).

DISPOSITIBO BEREZIA DURANGON

Bizkaiko Foru Aldundiak dispositibo berezia jarriko du ostegun honetan Durangon, Durangaldeko eta Lea Artibaiko adinekoen eta desgaitasunen bat duten pertsonen 25 zentro soziosanitariotako (egoitza-zentroak eta eguneko arretarako zentroak) profesionalei prebentziozko baheketa egiteko.

Foru erakundeak 756 profesional deitu ditu egun horretarako. Erantzun azkarreko foru taldeak Durangoko Elkartegian izango dira goizeko 9etatik aurrera.