Urtarrilaren 13an

Asteazkenean hasiko dira berriro Eskola Kirolaren entrenamenduak Bizkaian

12.01.2021 | 16:51

BILBO. Bihar, urtarrilak 13, Eskola Kirolaren entrenamenduak hasiko dira berriro Bizkaian 100.000 biztanleko 500 positibotik beherako tasa duten udalerrietan. Gehienez sei pertsonako talde txikiak egin beharko dira, taldea beti pertsona berdinek osatuko dute eta ezin izango dira aldagelak erabili, batik bat.

Bizkaiko Foru Aldundiak gogorarazi du Eskola Kiroleko entrenamendu-jarduera guztiek honako baldintza hauek bete beharko dituztela:

  • Aire zabaleko entrenamendu fisikoak lehenestea.
  • Une bakoitzean ezarritako gehieneko edukiera eta talde-kopurua errespetatzea. Une honetan, 6 pertsona, eta beti berdinak.
  • Gune eta materialak garbitu eta desinfektatzea entrenamendu-txanden artean.
  • Jarduera banakako entrenamendu batekin hastea, nagusiki, prestakuntza fisikora eta lesioen prebentziora bideratuta —horrela, poliki-poliki, aurrera egiteko talde txikiekin edo postu jakin batzuekin—, eta amaitzeko, talde guztia txertatzea horretara (taldeko kirolen kasuan).
  • Ahal den heinean, kirol-jardueran zehar gutxieneko segurtasun-distantzia mantentzea.
  • Pertsonen arteko 1,5 m-ko distantzia mantentzea entrenamenduen sarrera eta irteeretan.
  • Entrenamenduak ateak itxita egitea, ikuslerik gabe.
  • Materiala partekatzen bada, gomendaturiko higiene- eta garbiketa-neurriak ezartzea.
  • Ez dira aldagelak erabiliko.
  • Maskara erabiltzea (derrigorrezkoa da) uneoro, kirol-jarduera intentsiboa gauzatzen ari den bitartean izan ezik.

Bizkaiko Foru Aldundiak eskerrak eman dizkie kirol-sistema osatzen duten eragile guztiei, egindako ahaleginarengatik, egoera desberdinetara egokitzeko gaitasunagatik eta indarrean dauden arauk oso ondo betetzeagatik. Era berean, ikasleen alde egiten ari diren lan garrantzitsua azpimarratu nahi izan du foru erakundeak.