Erakusleihorik onenak saritu dituzte Bermeon
7.000 euro banatu dira guztira aurtengo hirugarren edizioan; Nusadua denda izan da sari potoloaren irabazle
Asteon jakinarazi dira Bermeoko Udalak Bermeo Tuna World Capital-ekin elkarlanean antolatutako Bermeoko Erakusleihoen III. Lehiaketaren irabazleak. "Guztira, edizio honetan 7.000 euro banatu dira saritan", antolatzaileen arabera, baina guztien artean erakusleihorik onena Nusadua dendarena hautatu du epaimahaiak. Guztira, Bermeoko 40 establezimendu aurkeztu dira txapelketara.
"Bermeo Tuna World Capital-ek aukeratutako erakusleiho onenaren saria" jado du Bermeoko dendak, "hegaluzea eta arrantza jasangarria nabarmentzen dituen, eta jasangarritasunaren aurrean sentsibilitate handiena erakutsi duen erakusleiho onenarentzako sari berezia" izan da. Guztira 3.000 euro jaso ditu Nusaduak. Lehiaketak, bestetik, beste hainbat sari eman ditu. Lehena, epaimahaiarena, "bozketaz aukeratutako erakusleiho onenaren saria". Kikuke izan da garaile, 2.000 euro poltsikoratuz.Gabonetako ekimenak ere herritarrak izan ditu protagonista, izan ere bermeotarrek euren bozka eman ahal izan dute. Kategoria honetan, Beibi izan da garaile nagusia. "Herri bozketaz aukeratutako erakusleiho onenaren saria, 1.000 eurokoa, Beibi" izand ela zehaztu dute antolakuntzatik.
Lehiaketa, hala ere, aldez aurretik antolatu dute Udalak, guztira 40 parte-hartzaile izan dituelarik. "Abenduaren 9tik 19ra bitartean, Bermeoko herritarrek, lehiaketara aurkeztu diren 40 saltokietako erakusleihoen arteko onena hautatzeko aukera izan dute", azaldui dutenez. "Gainera, 250 euroko lau sari banatu dira Berhazen, Kultur Etxean edo Behargintzan gutxienez 20 merkataritza establezimendutako zigilua dituen txartela aurkeztu duten pertsona guztien artean. Hauek izan dira sarituak: Saioa Bollegui Laviña, Maite Alboniga Lartitegi, Eragone Maguregi Bueno eta Peio Etxebarrieta".
"Erakusleihoen lehiaketaren aurtengo edizioa Nik, BermeON kanpainaren barruan egin da", azaldutakoaren arabera. "Kanpainaren helburua herriko merkataritza sustatzea eta herriko kontsumoa sustatzea da", diotenez.
Temas
Más en Bizkaia
-
La Feria de la Movilidad de Bilbao brinda la posibilidad de probar 23 coches y tres motos eléctricas
-
Sara García, astronauta: “Tiene que haber un propósito más allá de ir al espacio a hacer turismo”
-
Spannabis muestra hasta el domingo en el BEC el sinfín de usos del cáñamo
-
Livensa Living y Livensa Living Studios, mucho más que alojamientos para estudiantes