BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak eskainitako azkenengo datuen arabera, Bizkaiko adineko pertsonentzako egoitzetako hiru egoiliar hil egin dira koronabirusa dela eta.

Abenduaren 25aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden covid-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 138
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 41
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 2.451
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 119
  • Isolatuta dauden langileak (covid-19a baieztatu gabe): 85

Gaur egun, 8 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Txurdinagabarri-Bilbao (66), Bilbozar-Bilbao (40), Calabria-Forua (11), Arandia-Arrigorriaga (13), Rodríguez Andoin IV-Bilbao (5), Vitalitas Santa Teresa-Barakaldo (1), Sanfuentes- Abanto-Zierbena (1) eta Albiz Santiago Llanos-Sestao (1).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 63 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 26 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 37 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 23 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 17 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 6 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Gaur emandako datuek Ondarruko Artibai egoitza-zentroan detektatutako fokuari buruzko datuak jasotzen dituzte (48 erabiltzaile eta 50 profesional). Hauek dira egindako proben emaitzak: 8 egoiliarrek dute covid-19a, eta horiek Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatura eraman dituzte.

Azken orduetan 19 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda).