Covid-19a Bizkaian

Hildako bat Bizkaiko egoitzetan koronabirusa dela eta

16.12.2020 | 15:26

BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera emandako azkenengo datuen arabera, koronabirusak beste hildako bat utzi du Bizkaiko adineko pertsonentzako egoitzetan azken orduetan.

Abenduaren 15aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden covid-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 112
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 39
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 2.394
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 124
  • Isolatuta dauden langileak (covid-19a baieztatu gabe): 63

Gaur egun, 6 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Txurdinagabarri-Bilbao (32), Bilbozar-Bilbao (26), Eusebio Aldekoa-Zeberio (22), Calabria-Forua (20), Loreak-Bilbao (7) eta Sanfuentes- Abanto-Zierbena (5).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 68 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 21 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 47 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 24 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 16 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 8 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Azken orduetan 11 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda).

noticias de deia