Zurrumurruen kontrako maskarak, Basaurin
Zurrumurruen Aurkako Basauriko Estrategia merkataritzara hurbilduko da ekimen berri batekin
Zurrumurruen kontrako maskarak ikusiko dira Basaurin. Ekimen berri baten bidez, Zurrumurruen Aurkako Basauriko Estrategia merkataritzara hurbilduko da, Migratzaileen Nazioarteko Egunaren kariaz. Horrela, Migratzaileen Nazioarteko Eguna dela eta (abenduak 18), merkatariengana joko du estrategiak, “Basaurin bizikidetza inklusibo eta diskriminaziorik gabekoaren alde egindako lana ezagutarazi eta sozializatzeko”, diote.
Zurrumurruen Aurkako agenteen Sareak bere proposamenak gaur egungo egoerara egokitu, eta sare publiko-pribatuak ehuntzen jarraitu du eta, horretarako, zurrumurruen aurkako maskarak egiten ari dira, gero herriko dendetan banatzeko. “Emakumeak Aniztasunean elkarteko Kandaka proiektuko kideak musukoak josten ari dira, eta ADSIS Fundazioak kudeatutako IMFPB Basauri OLHUI Udal Institutuko arte grafikoetako ikasleak, berriz, musuko horiek serigrafiatzen”, azaldu dute.
Ekimenaren xedea da tokiko merkatariak proiektura batzea. Ideia da abenduaren 18an “maskara horiek jantzi ditzatela eta bezeroekin zurrumurruen aurkako informazioa parteka dezatela”. Horretarako, “zurrumurruen aurkako kit” bat prestatu dute (estrategiaren berri ematen duen eskuorria eta txapa bat), dendetara hurbiltzen direnei banatzeko.
Zurrumurruen Aurkako Estrategiak ekintza hori proposatu du, besteetan egiten duen bezala, “atzerriko gure herritarren aurkako zurrumurruak, aurrejuzguak eta estereotipoak geldiarazteko eta Basaurin bizikidetza inklusibo eta diskriminaziorik gabea lortzeko egiten ari diren lana ikusgarri egiteko”. Gainera, interesa duten herritarrek estrategian parte hartzea lortu nahi da ere.
Temas
Más en Bizkaia
-
Un fanzine para la memoria de Su Ta Gar
-
'Udako Liburutegiak' Bilbao 2025: Bibliotecas de verano gratuitas en barrios con actividades infantiles y préstamo de libros
-
Tenperatura altuei aurre egiteko gomendioak zabaldu ditu Bilboko Udalak
-
Isabel Gallego Gorria HLHIko gimnasioko estalkia berrituko du Bilbok