BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak gaur, abenduak 12, larunbata, ezagutzera emandako azken datuen arabera, beste egoiliar bat hil egin da koronabirusa dela eta Bizkaiko adineko pertsonentzako egoitzetan.

Abenduaren 11aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden koronabirusak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 95
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 37
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (koronabirusan negatibo, aurretik positibo emanda): 2.383
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 124
  • Isolatuta dauden langileak (koronabirusa baieztatu gabe): 61

Gaur egun, 6 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Txurdinagabarri-Bilbao (36), Eusebio Aldekoa-Zeberio (23), Calabria-Forua (14) Sanfuentes- Abanto-Zierbena (10), Loreak-Bilbao (6) eta Bilbozar-Bilbao (6).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 67 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 21 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 46 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 23 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 12 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 11 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Azken orduetan 21 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (koronabirusan negatibo, aurretik positibo emanda).