Bi hildako Bizkaiko egoitzetan koronabirusa dela eta
BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera emandako azken datuen arabera, lurraldeko egoitzetako bi egoiliar hil egin dira koronabirusa dela eta azken orduetan.
Azaroaren 27aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden covid-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:
- Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 112
- Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 30
- Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 2.218
- Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 124
- Isolatuta dauden langileak (covid-19a baieztatu gabe): 47
Gaur egun, 7 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Nuestra Señora de los Desamparados-Karrantza (43), DomusVI Miraflores (21), Indautxu Gurena-Bilbao (15), Oizpe-Munitibar (13), Vidalia Santutxu-Bilbao (10), Anai Cantero II-Bilbao (5) eta Vitalitas Santa Teresa-Barakaldo (5).
Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 74 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 23 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 51 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 21 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 7 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 14 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.
Azken orduetan 37 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda).
Temas
Más en Bizkaia
-
Arrigorriaga cede al Gobierno vasco el terreno para el futuro centro de salud
-
Camareras de piso denuncian ante el hotel Indautxu el empeoramiento de sus condiciones laborales
-
El Palacio Anuncibai cierra de forma inesperada: entra en concurso de acreedores
-
El plato de un mítico restaurante de Bizkaia, entre los seis mejores de 2025