Covid-19a Bizkaian

Koronabirusak hildako bat utzi du Bizkaiko egoitzetan asteburuan

16.11.2020 | 17:02

BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutarazitako azkenengo datuen arabera, azken orduetan koronabirusak hildako bat utzi du Bizkaiko mendekotasuna duten pertsonentzako egoitza-zentroetan.

Azaroaren 15aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden covid-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 114
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 22
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 2.104
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 102
  • Isolatuta dauden langileak (covid-19a baieztatu gabe): 80

Gaur egun, 12 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Anai Cantero II-Bilbao (21), Nuestra Señora de los Desamparados-Karrantza (18), Oizpe-Munitibar (18), Vitalitas Santa Teresa-Barakaldo (17), DomusVI Miraflores (12), Olimpia-Bilbao (9), Indautxu Gurena-Bilbao (7), Aspaldiko-Portugalete (6), Conde Aresti-Bilbao (2), Begoñako Ama-Bilbao (2), Joxe Miel Barandiaran-Durango (1) eta Aitzea-Gamiz-Fika (1).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 90 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 37 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 53 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren. Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 26 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 6 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 20 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Gaur emandako datuetan beste foku bati buruz daukaguzan azken datuak jasotzen dira, Karrantzako Nuestra Señora de los Desamparados egoitza-zentroan egiten ari diren PCR probetan oinarrituta (62 erabiltzaile eta 49 profesional). Orain arte lortutako proben emaitzen arabera, 22 erabiltzailek Covid-19 dute; horietatik 18 sintomatikoki egoitzan daude eta 4 Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatura bideratu dira: bat sintomak aurkezteko eta hiru, sintomarik ez zuten arren, isolamendua errazteko mugikortasun handia izanik. Profesionalei dagokienez, 4 izan dira positiboak.

Azken orduetan 9 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda).

Bizkaiko Foru Aldundiak dispositibo berezia jarriko du ostiral honetan Mungian, Mungialdeko eta Txorierriko adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen 16 zentro soziosanitarioetako (egoitza-zentroak eta eguneko arretarako zentroak) 570 profesionalei prebentziozko baheketa egiteko. Gailu berezi berri hau Mungiako erakustazokan egongo da, Udalak Foru Aldundiaren esku utzi duen gunea.