Covid-19a Bizkaian

Koronabirusak bi hildako utzi ditu azken orduetan Bizkaiko egoitzetan

12.11.2020 | 17:22

BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera eman du lurraldean mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera. Azken orduetan bi egoiliar hil egin dira koronabirusak jota.

Azaroaren 11aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden koronabirusak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 52
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 17
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (koronabirusan negatibo, aurretik positibo emanda): 2.085
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 90
  • Isolatuta dauden langileak (koronabirusa baieztatu gabe): 81

Gaur egun, 11 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Oizpe-Munitibar (15), Vitalitas Santa Teresa-Barakaldo (10), Olimpia-Bilbao (7), Aspaldiko-Portugalete (6), Aitzea-Gamiz-Fika (4), Anai Cantero II-Bilbao (4), Conde Aresti-Bilbao (2), Begoñako Ama-Bilbao (1), Indautxu Gurena-Bilbao (1), Loiu Gurena- Loiu (1) eta Joxe Miel Barandiaran-Durango (1).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 98 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 48 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 50 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren.

Era berean, Unbeko unitate soziosanitario espelizatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 26 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 6 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 20 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak.

Azken orduetan 10 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (koronabirusan negatibo, aurretik positibo emanda).