Otsailaren 7ra arte izango da ikusgai Pictio, pinturaren konpainianNatura ardatz duen 28 argazkiz osatua, “Portfolio Natural taldearen laugarren talde erakusketa” da berau, natura-paisaia argazkilaritzan ospetsuak diren Estatuko hainbat argazkilariren parte hartzearekin.

Portfolio Naturaleko taldekideak sorkuntza sasoian zehar bizi izandako zazpi eredu piktorikoen eraginen arabera sailkatuta daude Busturiako Madariaga dorretxean dagoen Ekoetxea Urdaibain diren irudiak: inpresionismoa, surrealismoa, abstrakzioa, sinbolismoa, minimalismoa, pintura erromantikoa eta espresionismo abstraktoa. Espainiako argazkilari esanguratsuek hartu dituzte irudiok, natura eta paisaiak urtartzen dituztenak.

Ikuspegi berezia

Doakoa den erakusketak “natur argazkilari-tzaren ikuspegi bat azaltzen du, non argazkilariak, estilo piktorikoek eta hauen estetikak eraginda eta erakarrita, argazki prozesua berezko estiloarekin ikusiarazten duen, eragin batzuk edo besteak erakutsiz edo nagusituz, kasuan kasu”, Ekoetxea Urdaibaitik azaldu dutenez.