Síguenos en redes sociales:

Arratia-Nerbioi

Oinezkoentzako bidea egokituko dute Kanalan

Jaurlaritzak 680.000 euro gorde ditu Urdaibaiko bideen sarea hobetzeko

Oinezkoentzako bidea egokituko dute Kanalan

- Aspalditik datorren egitasmoa da, urtez urtez tarte desberdinak gehitzen dituena. Eusko Jaurlaritzak aupada berria emango dio Urdaibaiko Biosfera Erreserbako oinezkoentzako bide sareari. Nahiz eta gaur egun Laga eta Laidako hondartzak batuko dituen bidegorria egiteari diharduten, ia hiru kilometro izango dituena, etorkizunean azpiegitura berri gehiago eraikiko dituztela aurreratu duten Urdaibaiko Patronatotik, bana itsasadarraren tarte bakoitzean. Eusko Jaurlaritzak 580.000 euro inbertitutko ditu Kanalako landagunean eta inguruan dauden eraikinetarako irisgarritasuna bermatuko duen ibilbide bat egiteko; eta beste 150.000 euro inguru Forua eta Kortezubi udalerrien arteako oinezko eta bizikletentzako pasabidea hobe-tzeko.

Mugikortasun jasangarria susta-tzea du helburu Jaurlaritzak, bide batez eskualdeko bizilagunei eta Busturialdera datozen milaka bisitariei Biosfera Erresebako natur balioak eskuragarri jarriz. Kanalari dagokionez, “irisgarritasuna bermatzea” dute jomuga. Eraikiko den ibilbide-zatiak “jarraipena emango dio Ibarrangelu eta Gautegiz-Arteaga arteko oinezko ibilbideari. Ibilbide horretan, jadanik eginda daude Ibarrangelu-Laga eta Laida-Kanala zatiak, eta Laga eta Laida hondartzen arteko zatia partzialki amaitua dago dagoeneko”. Lanak lizitazio epean dira.

Itsasadarraren ezkerreko aldean, bestetik, azpiegitura bat hobetuko dute, Forua eta Kortezubi udale-rrien artean dagoen pasabidea. Lanek 150.000 euro inguruko kostua izango dutela jakinarazi dute, “eta Baldatika ibaiaren ibilgua Oka itsasadarrarekin elkartzen den lekuan berreskuratzeko aukera emango dute”. Azken urte hauetan Oka itsasadarreko ezkerraldean dagoen pasealekua “higatu egin da eremu horretan, itsasaldien eta ibaiaren joan-etorrien eraginez”, Egituraren egoera dela eta, berau eraberritzea beharrezkotzat jo dute Patronatoko arduradunek.

“Proposatutako esku-hartzearen bitartez, aire zabalean geratuko da ibilgua, ibaiertzak berreskuratuko dira bioingeniaritzako tekniken bidez eta zurezko pasabidea egingo da”, gaineratu dutenez. Bi jarduera horiek Urdaibai Biosfera Erreserbaren Zerbitzua aurrera eramaten ari den Urdaibai Biosfera Erreserbaren Mugikortasun Jasangarrirako Estrategiaren barruan daude kokatuta. “Hala, jarduera horien bidez, Unescoren MaB programa oinarritzen den kontserbazio eta garapen jasangarriko helburuak lortzen lagunduko da, emisioak murriztuz ?eta, beraz, klima-aldaketaren ondorioak arinduz?, Urdaibai Biosfera Erreserban mugikortasun mantsoa sustatuz eta espazio hori osatzen duten herrigune guztietara oinez edo bizikletaz iristeko aukera eta mende-baldeko eta ekialdeko zatien arteko lotura bultzatuz”.

Azken urteetan hainbat dira egin diren oinezkoentzako bideak, sarea 24 kilometrotako luzerakoa izango delarik. Itsasadarreko eskuin tartean Gernika-Lumotik Ibarrangeluko Laga hondartzaraino heltzea da helburua, Kortezubi eta Gautegiz Arteagako hezeguneetatik pasatuz, baita Urdaibai Bird Center paretik. Eta ezkerraldean zenbait pasabide egin dira, Busturiaraino heltzen direnak, Forutik eta Muruetatik barrena.