Bermeoko aurrekontuak garatzen hasi dira
Aurtengo zerga eta tasetan igoerarik ez aplikatzea erabaki du Udalak, hainbat hobari sartzeaz gain
2021. urteko aurrekontua egiteko bermeotarren iritziak, lehentasunak eta proposamenak jasoko dituen parte-hartzeko prozesua aurkeztu du Bermeoko Udalak. Datorren urteko aurrekontua lehen urratsak emanda, herritarren iritzia ezagutu nahi dute.
“2021. urtea ekonomikoki zaila izango dela aurreikusten da. Hori horrela, prozesu parte-hartzaile hau 2020ko aurrekontuetan egindakoaren jarraipen modura planteatzen” du Bermeoko Udalak. “Datorren urtean baliabide ekonomikoak askoz murritzagoak izango dira covid-19aren ondorioz bizi izan dugun geldialdiagatik. Horregatik, orain inoiz baino garrantzitsuagoa da duela hilabete batzuk herritarren iritzia entzunez ezarritako lehentasunak errepasatu eta eguneratzea”, Aritz Abaroa alkateak adierazi duenez.
Horretarako, Udalak inprimaki bat prestatu du, “eta bertan bi ariketa erraz aurkitu daitezke”. Alde batetik, herritarrak 1etik 6ra ordenatu beharko ditu ondorengo lan-lerroak, betiere bere lehentasunen arabera. Sei dira la-ildoak: berraktibazio ekonomikoa, irisgarritasuna, segurtasuna, garbitasuna, aisialdia - kultura - kirola eta arlo soziala.
Bestetik, bigarren ariketan, “herritarrak Bermeorentzako onuragarriak diren neurri edo ekin tzak proposatu ahal izango ditu, betiere aurreko 6 lan-lerroen eskema jarraituz”. Hau da, Arlo soziala deritzon lan-lerroan, adibidez, esparru honetan herriarentzakoepe ertain-laburrean onuragarriak izango diren ekarpenak egin ahal izango ditu.
Inprimakia eskuratzeko hiru bide egongo dira: Udalak etxez-etxe banatuko du, bestetik, herritarrak www.bermeo.eus webgunean deskargatu ahal izango du elektronikoki bete ahalko den dokumentua, eta hirugarrenik, Kultur Etxean, liburutegian edota Berhaz bulegoan ere eskuragai egongo da.
Temas
Más en Bizkaia
-
El acceso a la Zona de Bajas Emisiones de Bilbao no requerirá la pegatina ambiental
-
Todos los conciertos de Hirian: 18 artistas actuarán gratis en Rekalde
-
Bilbao abre las inscripciones para las colonias de verano este miércoles
-
Expovacaciones regresa al BEC con las alternativas de ocio más innovadoras: parapente, pintar con vino o Txotx Experience