BILBO. Bi egunean behin egin ohi duen moduan, Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera eman du Bizkaian mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera. Azken orduetan, lau pertsona hil dira lurraldeko egoitzetan koronabirusak jota.

Irailaren 26aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden koronabirusak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 86
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 27
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (koronabirusan negatibo, aurretik positibo emanda): 1.852
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 101
  • Isolatuta dauden langileak (koronabirusa baieztatu gabe): 64

Gaur egun, 8 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Leioa Laguntza Zentroa-GUFE (44), Zuetxe-Bakio (11), DomusVI Miraflores-Bilbao (9), Santa María-Getxo (6), Marcelo Gangoiti-Muskiz (6), Misericordia-Bilbao (5), Albiz Santiago Llanos-Sestao (3) eta San José Etxe Alai-Mungia (2).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 76 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 47 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 29 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren.

Azken orduetan 13 egoitzako erabiltzaile sendatu dira (koronabirusan negatibo, aurretik positibo emanda).