BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak eskainitako azkenengo datuen arabera, bi pertsona hil egin dira azken orduetan Bizkaiko adineko pertsonen egoitzetan koronabirusak jota.

Irailaren 8aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden covid-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 134
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 15
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (koronabirusan negatibo, aurretik positibo emanda): 1.678
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 111
  • Isolatuta dauden langileak (koronabirusa baieztatu gabe): 67

Gaur egun, 10 egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Truiuondo-Zamudio (11), IMQ Igurco Zorrozgoiti-Bilbao (16), Elorduy-Barrika (30), Ballesol-Bilbao (8), Elorrio Laguntza Zentroa-GUFE (11), Albiz Santiago Llanos-Sestao (15), DomusVI Miraflores-Bilbao (12), San José Etxe Alai-Mungia (19), Misericordia-Bilbao (6) eta Zuetxe-Bakio (5).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 95 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 68 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 27 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren.

Bizkaiko Foru Aldundiak dispositibo berezia jarriko du ostiral honetan Mungian, Mungialdeko eta inguruko udalerrietako adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen 20 zentro soziosanitarioetako (egoitza-zentroak eta eguneko arretarako zentroak) profesionalei prebentziozko baheketa egiteko. Erantzun azkarreko foru taldeak Mungiako erakustazokan egongo dira, Udalak Foru Aldundiaren esku utzi duen gunea. Gailu berezi berri hau Gernikan eta Zornotzan egindakoen ondorengoa da.