BIZKAIA.

Abuztuaren 27aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden covid-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 104
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 16
  • Sendatu diren egoitzako erabiltzaileak (covid-19an negatibo, aurretik positibo emanda): 1.631
  • Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 89
  • Isolatuta dauden langileak (covid-19a baieztatu gabe): 77

Gaur egun, sei egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Truiuondo-Zamudio (26), IMQ Igurco Zorrozgoiti-Bilbao (32), Elorduy-Barrika (27), Fundación Miranda-Barakaldo (1), Ballesol-Bilbao (5) eta IFAS Elorrio (13).

Horrez gain, Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuak, koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko, 91 adineko hartzen ditu. Pertsona horietatik, 63 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira, eta 28 zaurtasun-egoeran dauden pertsonak, zeinak koarentenan dauden ospitaleratuta egon ondoren.

Halaber, azken orduetan hiru pertsona hil dira covid-19rekin.

Bizkaiko Foru Aldundiko erantzun azkarreko foru taldeek baheketak egiten jarraitzen dute balizko kasu positiboen bila. Batez ere, kasu positiboak dauden lurraldeko eremuetan jartzen dute arreta. Gaurtik aurrera eta asteburuan zehar, aurre-hartzeko baheketak Gernikan egiten ari dira. Bertan, 600 PCR proba baino gehiago egiten ari dira Busturialdeko egoitza-zentroetako profesional soziosanitarioen artean.