Aldundiak etorkizun handiko kirolariak lagunduko ditu
BILBO. Urtero bezala orain dela zazpi urtetik, Bizkaiko etorkizun handiko kirolariek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza izango dute 2020/2021 denboraldiko programan. Laguntza horiek eskuratzeko izena emateko epea irailaren 9an irekiko da eta hil bereko 22ra arte egongo da zabalik.
Foru erakundeak etorkizuneko kirolari gisa aitortzeko eskaerarekin batera 2019ko irailaren 1etik eskaerak aurkezteko epealdia amaitu arte lortutako kirol-merezimenduen zerrenda aurkeztu beharko da.
Ebaluazio-batzorde bat arduratuko da programan (lehenengo maila eta bigarren maila) parte hartuko duten kirolariak hautatzeaz.
Aldundiak etorkizun handiko kirolariaren aitorpena emanez gero, aitorpenak 2021eko abenduaren 31ra arte iraungo du.
Programan izateak hainbat onura dauzka: medikuntza-zerbitzuak (esfortzu-probak, bihotz-ekografiak, analisiak), errendimendua hobetzeko kirol zerbitzu teknikoa, etengabeko prestakuntza hileko tailer praktikoen bitartez, eta test genetikoak. Gainera, programak Euskal Herriko Unibertsitatean sartzeko ziurtagiria lortzeko aukera ematen du.
ZAZPI URTE JARRAIAN ETORKIZUN HANDIKO KIROLARIEN PROGRAMAREKIN
Aurtengoarekin Aldundiak zazpi urtean jarraian eskaintzen die programa hau Bizkaiko kirolariei; aldi horretan 612 kirolari onartu ditu, 174 1. mailan eta 438 2. mailan. 111 kirolariri eman zaie esfortzu-proben zerbitzua, 23 bihotz-ekografia egin dira, bai eta 7 analisi eta 18 test genetiko ere.
55 kirolariri eman zaie kirol-talentudunaren aitorpena (goi-maila) eta Euskal Herriko Unibertsitatera sartzeko 105 ziurtagiri eman dira.
Temas
Más en Bizkaia
-
Vueling cancela cinco vuelos que debían aterrizar en el aeropuerto de Bilbao
-
Ermua ayudará a adquirir el material para el curso 2025-2026
-
Los cuatro consejos para disfrutar del concierto de Bad Gyal en el Bilbao BBK Live pese a las aglomeraciones
-
Buscan personas de todas las edades en Bizkaia para rodar una película que salvará el mundo