Getxoko Udalak adinekoen bakardadeari aurre egiteko katalogoa argitaratu du
GETXO. Getxoko Udalak 'Adinekoen nahi gabeko bakardadearen kontrako baliabideen katalogoa' egingo du, 2021eko aurrekontu parte-hartzaileen barruan proiekturik bozkatuena izan baita. Boto gehien lortu zituztenak hurrengo proposamenak izan ziren: Bidegorri sarea zabaltzea eta Tokiko merkataritzan kontsumoa sentsibilizatzeko, laguntzeko eta sustatzeko kanpaina egitea.
Aurrekontu parte-hartzaileetan aurreikusitako milioi bat euroko diru-partida banatuko da lehenengo ZAZPI proiektuen artean:
- Adinekoen nahi gabeko bakardadearen kontrako baliabideen katalogoa (22.000 €).
- Bidegorri sarea zabaltzea (300.000 €).
- Tokiko merkataritzan kontsumoa sentsibilizatzeko, laguntzeko eta sustatzeko kanpaina (60.000 €).
- Zaharberritzeak Villamonteko Kultur Etxean (155.200 €).
- Santa Anako haur parkea berritzea (48.000 €).
- Txakurrentzako aisiarako eremuak (12.000 €).
- Bizikleta publiko elektrikoaren alokairua eta aparkaleku segurua, bizikleta eta NMI-Norberaren Mugikortasunerako Ibilgailu pribatuak kargatzeko guneekin (400.000 €).
Bigarren fase horretan, jasotako galdeketen kopurua 774koa izan zen; horietatik, 659 baliodunak eta 115 baliogabeak (hainbat arrazoirengatik). Beste urteetan ez bezala, galdeketa gehienak (449) online aurkeztu ziren, web gunearen edo posta elektronikoaren bitartez. 210 udal eraikin ezberdinetan eta kaleko karpetan jarritako buzoietan jaso ziren.
Aurrekontu parte-hartzaileen bigarren fase honetan, proposamenak jasotzeko hiru postontzi jarri ziren Algortako, Areetako eta Bidezabalgo geltokietan. Halaber, boto-ontziak egon ziren Herritarren Arretarako Bulegoetan (HAB) eta Fadurako kiroldegian, Villamonteko Kultur Etxean eta RKEn; gainera, informatzeko karpak ere jarri ziren Algortako Geltokia plazan, Areetako Geltokia plazan eta parte hartzeko aukera eman zen udal webgunean erabilgarri zegoen inprimaki digitala betez, edota inprimakia helbide elektronikora bidaliz eskaneatutako eranskin gisa.
Temas
Más en Bizkaia
-
Los viajes de Araceli, la bilbaina herida en el atentado de Afganistán: siguiendo a Abraham en Palestina y ahuyentando osos en Japón
-
El balón rueda en la explanada de San Mamés por el fútbol femenino
-
Origen de la marcha Hiru Haundiak
-
La mujer herida en el atentado de Afganistán es una viajera de Bilbao