Aisialdi eta dibertsioko kultur ekimena izango du Durangok
Udalak 'Uda kulturaz blai'proiektua martxan jarri du 95.000 euro bideratuta eta ia 100 emanaldi eskainita
- Egungo ezohizko testuinguruan eta koronabirusaren mehatxua oraindik gertu izan arren, Durangoko Udalak Uda kulturaz blai ekimena aurkeztu du aisiari eta gozamenari tartea zabaldu ahal izateko. Adin eta publiko guztientzako doako kultur programazio bat izango da, 38 emanaldirekin eta 59 ekimen kulturalekin eta uztailaren 1etik irailaren 25era bitartean burutuko dira. Kulturaren aldeko apustu garbia egin nahi duela dio gobernu taldeak eta iazko 25.000 euroetatik, aurtengo 95.000 euroetara igaro da aurrekontu orokorra.
Atzo, Uda kulturaz blai ekimena aurkezteko prentsaurreko original eta dibertigarri baten, uztailean eta abuztuan Durangon burutuko diren kultur ekitaldi eta jardueren berri eman zen. Osasun-krisialdi larri eta berezi baten sortu den programazio kultural zabal eta anitz bat antolatu da eta durangarrek ia ehun ikuskizunekin gozatzeko aukera izango dute. Besteak beste antzerki, dan-tza eta zirko emanaldiak, bingo gauak, bertsolariak, kontzertuak, zirkua, ipuin kontalaria, tailerrak, txangoak edo bisita gidatuak.
Agerraldian, Ima Garrastatxu alkateak, gobernu taldeak arte eszenikoen sektoreari laguntzeko eta babesteko egin duen apustua azpimarratu nahi izan zuen. "Oso argi genuen Kultura sustatu behar zela, eta are gehiago egoera honetan. Pentsatzen dugu hilabete hauek atzean uzteko barre egin behar dugula, kantatu€ Hitz batean, Kultura behar dugula".
Bestalde, Julián Ríos alkateordeak, aurtengo uda berezia izango dela aitortu zuen. Alde batetik osasun arrazoiengatik, baina baita kultur sektorearen alde eginiko apustuarengatik ere. "Durangok udan ez du inoiz horrelako kultur eskaintzarik izan. Kulturaren sektorea momentu honetan oso gaizki pasatzen ari da, eta gobernu talde honek apustu sendoa egingo du laguntzen saia-tzeko".
Arantza Arrazola, San Agustin Kultur Guneko programatzaileak azaldu zuenez, datozen egunetan hasiko dira egitaraua etxeko postontzietan banatzen eta bertan ekitaldien berri, eguna, ordua eta lekua azalduko dira. Jarduera guztietan segurtasun neurri zorrotzak jarraitu beharko direla azaldu zuen. "Ekitaldi bakoitzeko 250 laguneko gehienezko edukiera izango dugu, maskarak doan banatuko dira eta segurtasun distantziak mantendu beharko dira" aipatu zuen. Ekimen guztiak doakoak diren arren, aurretiko sarrera bat atera beharko da edukiera kontrolatzeko.
Temas
Más en Bizkaia
-
Etxebarri busca euskaldunes para tareas de cuidado, refuerzo educativo y tiempo libre
-
Bilbao inaugura abonos nocturnos para aparcar en Indautxu o Azkuna Zentroa por 59 euros al mes
-
Primeros cortes de tráfico con motivo de la final de la Europa League en Bilbao
-
La Encartada debate sobre el impacto medioambiental de la moda