- Bermeo, Urdaibai, Bizkaia eta Euskadiko paisaiarik esanguratsuenetakoa den Gaztelugatxe ONCEren kupoiaren irudia izango da. Datorren ekainaren 25ean egingo den zozketaren azala izango da, eta "5,5 milioi kupoi" argiratatuko ditu erakundeak.

"Alarma egoera dela eta ONCEk hiru hilabete zozketarik gabeko tartea gainditu ondoren kupoi hau izango da berriz Euskadiko gai bati eskeiniko diona", erakundetik adierazitakoaren arabera. Eta oraingoan Gaztelugatxe du irudi nagusi; martxoaren 15eko zozketan Busturialdeko beste leku berezienetako bat izan zuelarik ikur: Gernika-Lumoko Merkatu plaza. Gaztelugatxe aukeratu izanaren arrazoiaz jardun ziren ONCEtik. "Magiaz betetako lekua da, kupoia islatzen duen irudian ikus daitekeen bezala. Zalantzarik gabe, bermeotarren-tzat oso espazio berezia da, eta oso lotuta dago haien historiarekin, tradizioarekin eta nortasunarekin".

Atzo aurkeztu zuten kupoia, herriko alkate den Aritz Abaroa; Juan Carlos Andueza, Euskadiko ONCEren lurralde ordezkaria, eta Manuel Checa, Bermeoko ONCEren agente saltzailearen parte hartzearekin. Abaroak bere "esker ona" adierazi zuen, Gaztelugatxe "gure nortasuna, historia eta tradizioaren ikur" delako. Anduezak, bestetik, "Euskadin ONCEk 3.400 pertsona afiliatu" dituela gogoratu zuen, "eta 500 agente saltzaile inguru ari dira joko-produktuak merkaturatzen". Iazkoan, azkenik, 25,3 milioi euroko sariak banatu zituen Euskal Autonomia Erkidegoan, "eta joan den ekainaren 15ean berreskuratu ditu zozketak berriz".