Prozedura gidaliburua argitaratu du Loiuk
Biztanleriak herriko tramiteak errezago egin ahal izateko programa martxan jarri du Udalak
- Koronabirusak eragindako pandemia dela eta, haibat izan dira biztanleriak modu telematikoz edo telefonoz egin behar izan dituzten kudeaketa edo kontsultak azken hilabeteetan. Hala ere, hainbat entitate bizkaitarrek aukera hau herritarrei eskaintzea erabaki zuten edo prozesu horien informatizazioaren inguruan lanean ibili dira. Loiuko Udalaren kasua izan da hau, izan ere, Eudel eta IVAP erakundeek antolatutako tramiteak arrazionalizatu eta sinplifikatzeko proiektuaren barne sartu da.
Ekimen honen harira, Txorierriko herriko gobernuak bertoko berrikuntza agendan formazio plan hau gehitu du azken asteetan. “Udal-korporaziotik biztanleriak egin beharreko tramiiteak hobetzeko tartea antzeman genuen, izan ere, loiuztarren honen inguruko hainbat eskaera jaso genituen. Horreatik, martxan jarri ginen arlo honetan zer egin genezaken aztertzeko”, azaldu zuen Josu Andoni Begoñak, Loiuko alkateak. Herritarrei prozesu honen berri emateko eta kudeaketa desberdinak nola egin beharko diren azaltzeko asmotan, Udalak prozedura gidaliburu bat argitaratu du bere web-gunean, horrenbestez, edonorek irakurri dezake eta, ondorioz, tramite desberdinak nola egiten diren ikasi.
Alkate loiuztarraren arabera, hainbat dira prozesu honek ekarri dituen berrikuntza eta abntailak. Hasteko, prozeduren arrazionalizazio eta sinplifikazioa eta administrazio elektronikorako trantsizioa. Beste alde batetik, lan metodologiaren normalkuntza eta atentzio zerbitzuaren antolakuntzaren hobekuntza ere suposatuko du formazio plan honek. Amai-tzeko, udal-kudeaketaren gardentasuna areagotzea ere ekarriko du prozesu honek, izan ere, herritarrek arlo honetako nondik norakoak ezagutzeko aukera izango dute Udalaren web-gunea erabilita.
Horrenbestez, Loiuko biztanleriak badauka jada zenbait tramite etxetik atera gabe egiteko aukera eta, hauen inguruko zalantzarik izanez gero, prozedura gidalibrua eskuragarri dute.
Temas
Más en Bizkaia
-
Más de 3.600 personas en la comida de cuadrillas de Basauri: “Es indescriptible, se nos está yendo de las manos”
-
La inteligencia artificial se abre paso en los pequeños negocios de Gernika-Lumo
-
El restaurante especializado en milanesas que llegará a Barakaldo
-
El CEIP Intxixu renueva su berdegune con 47.000 euros para patios más verdes e inclusivos