285.000 euro bideratuko dira Amorebonoen bigarren kanpainara
AMOREBIETA-ETXANO. Koronabirusaren krisialdiak saltoki eta establezimendu txikienetan eragindako kalteak gutxiagotzeko asmoz, Amorebeita-Etxanoko Udalak inoiz egindako inbertsiorik handiena egingo du. 285.000 euro bideratuko ditu herriko kontsumoa suspertzeko, iazko kanpainan inbertitutakoa baino % 1.325 gehiago.
Inbertsioa polito handitzeaz gain, Udalak kanpainaren iraupena luzatu du. Horrela, Amorebonoren bigarren edizioa uda aurretik hasiko da eta abendura arte luzatuko da, herriko negozioek COVID-19ak eragindako osasun eta ekonomia larrialdiarengatik bizi duten egoera zaila arintzen laguntzeko. Zehazki, 57.000 bono jarriko dira salgai, 2019an baino 30 aldiz bono gehiago, orduan 2.000 bono atera baitziren.
Parte hartu nahi duten negozioek gaurtik aurrera izena eman ahal izango dute. Horretarako, izena emateko orria eskatu beharko dute posta elektronikoz sustapena@amorebieta.eus helbidean edo aurrez aurre, Amorebieta-Etxanoko Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuak horretarako prestatuko duen bulegoan (Urbano Larruzea kaleko bulego teknikoaren etxabeak), astelehenetik ostiralera 07:30etik 15:00etara.
Kanpaina honetan parte hartzeko aukera izango dute merkatariek, ostalaritzak eta lehenego sektoreak, eta baita parte hartu nahi duten Amorebieta-Etxanoko negozio guztiek, jarduera edozein delarik ere, 10 langile baino gehiago ez badituzte.
Datozen egunetan, aurrekaririk ez duen kanpaina honen berri emango zaie Amorebieta-Etxanoko herritar guztiei. 20 euroko balioa duten bonoak erosi ahal izango dira eta 2020ko abenduaren 15era arte trukatu ahal izango dira. Kontsumitzaileek 15 euro ordainduko dituzte bonoko eta gainontzeko 5 euroak Amorebieta-Etxanoko Udalak ordainduko ditu.
Temas
Más en Bizkaia
-
Metro Bilbao mantendrá el servicio hasta las tres de la madrugada por la final de la UEFA
-
El protocolo de seguridad de la final de la Europa League en Bilbao aprueba el examen con nota
-
Taxis de todo Bizkaia podrán trabajar mañana jueves en Bilbao
-
La próxima semana arrancará el dragado del puerto de Mundaka