Euskara sustatzeko topaketa antolatu du Barakaldok
BARAKALDO. Bihar, ekainak 4, osteguna, Barakaldoko herritarrek Udalak antolatutako euskararen erabilera sustatzeko topaketa batez gozatu ahal izango dute. Koronabirusak eragindako egoera dela eta, ekimena birtuala izango da eta arratsaldeko 18:30ean hasiko da. Bertan hainbat ekintza egongo dira: mintzodromoa, familiako jolasak, gaztetxoentzako erronkak...
Garai honetan, Mintzodromoa antolatzen du Berbalagunekin batera Barakaldok, eta jarduera hori erreferente bihurtu da dagoeneko euskara praktikan jartzeko. Aurten, Mintzodromoa betiko baldintzetan egitea eragotzi du Covid-19aren pandemiak; hori dela eta, Barakaldoko Topaketa Birtuala sortu da, eta "herritar guztiak inplikatu nahi ditugu, ez bakarrik euskara ikasten ari diren herritarrak", azaldu du Iratxe Foces Barakaldoko Euskara zinegotziak.
Horrela, bada, jardueraz jositako arratsalde bat antolatu da, parte-hartzaileek hobekien egokitzen zaiena aukeratu dezaten. Alde horretatik, mintzodromo komun batean parte hartu ahal izango dute edota duela gutxi hizkuntza ikasten hasi direnentzako mintzodromoan, bai eta familia-jolasetan edo 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzako ekimenetan ere.
Parte hartu nahi duten guztiek izena eman behar izango dute aldez aurretik honako esteka honetan, eta bertan adierazi, zein jardueratan parte hartu nahi den.
BerazBeraz. hilak 4ko (osteguna) 18:30ak baino lehen esteka bat bidaliko zaie parte-hartzaileei aukeratutako gela birtualera sartu ahal izateko. Orain arte, 160 lagunek baino gehiagok eman du izena.
Temas
Más en Bizkaia
-
Pokemon, Dragon Ball...: el evento de coleccionismo más grande de Euskadi llega a Bizkaia
-
La Santa Escuela de Cristo conmemora 350 años de fe, tradición, cultura y comunidad en Orduña
-
La opinión de los bilbainos importa más que nunca en la votación del cartel de Carnaval 2026
-
El Ballet de Kiev llega a Bilbao con una única actuación