Ermuko Udalak 250 buzo iragazgaitz eman dizkio Abeletxe egoitzari
ERMUA. Bizkaiko Foru Aldundiaren eskumenekoa den Abeletxe egoitzak osasun-materiala jasotzen jarraitzen du Ermuko Udalaren partetik. Oraingo honetan, udalak 250 buzo iragazgaitz eman dizkio, egoera honetan ahalik eta segurtasunik handiena izan dezaten.
Material hori osasun-elementuak biltzeko kanpaina batetik jaso da; izan ere, mota horretako elementuak eskuratzeko baldintzak oso zailak dira, gaur egun merkatu horrek eskaera eta lan karga handia baitu.
Buzo iragazgaitz horiek dira zentroan erabateko salbuespen-baldintzetan lan egiten duten langileek gehien estimatzen duten babes pertsonaleko sistemetako bat. Izan ere, pieza horiek estaldura handia eskaintzen dute, eta, gainera, erraz jantzi eta kendu -eta botatzen- dira.
Material horien dohaintzaz gain, Eibar S.D. Fundazioak 10.000 osasun-maskara eman zizkion Abeletxe egoitzari joan den ostiralean, Udalak aurretik adinekoen zentroari eta herriko beste establezimendu eta zerbitzu batzuei emandako eskularru, maskara eta mantal iragazgaitzen beste partida batzuen osagarri gisa.
Egoitzako langileek Covid-19 birusaren hedapenaren aurrean babes-baliabide handienak eta onenak izan ditzaten nahi du erakundeak, eta ahaleginak egiten ari da Abeletxeko egoiliarren nahiz langileen osasuna zaintzen jarraitu ahal izateko.
EUDEL, ETXEKO LAGUNTZA-ZERBITZUAK BABESTEKO PREST
EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak eta Ermuko Udalak estrategia komun bat ezarri dute Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan lan egiten duten pertsonei funtsezko babes materiala emateko. Horrela, pertsona horiek beren lana segurtasun-neurri handienekin egin ahal izango dutela bermatzen da.
Astean behin EUDELetik datorren materiala maskara, eskularru eta erabili eta botatzeko mahuka-sorta bat da, laneko batak behar bezala babesteko.
Temas
Más en Bizkaia
-
El acceso a la Zona de Bajas Emisiones de Bilbao no requerirá la pegatina ambiental
-
Todos los conciertos de Hirian: 18 artistas actuarán gratis en Rekalde
-
Bilbao abre las inscripciones para las colonias de verano este miércoles
-
Expovacaciones regresa al BEC con las alternativas de ocio más innovadoras: parapente, pintar con vino o Txotx Experience