Aste honetan jarriko dute Aldapakuako estalkia
ERMUA. Alarma egoerak eragindako etenaldiaren ondoren, Ermuko Aldapakua baserri zaharraren obrak aurrera doaz. Lehenengo bi solairuak altxatu eta gero, hasi berri den aste honetan enkofratuaren lanak eraikinaren estalkira iritsiko direla aurreikusita dago.
Egitura horrek Orbe kardinaleko frontoiaren pareta eta Erdikokaletik Goienkalera igotzen diren eskaileren zatia ziurtatu eta sendotuko ditu. Aurreikuspenen arabera, hormigoia bota eta estalki horretako forjatua gaur hasi dugun aste berrian egingo da, hain zuzen bihar eta etsi, astearte eta asteazkenean.
Ondoren, Orbe Kardinalaren plazatik banatzen duen hormaren goiko aldea desmuntatzen hasiko dira. Horretarako, makina jasotzaile bat ekarriko dute, ostegun eta ostiralean plazatik bertatik lan egiteko, eta datorren astera arte mantenduko, lana amaitu ezin bada asteburua hasi baino lehen.
Proiektuan jasotakoaren arabera, Erdikokale eta Orbe Kardinalaren Plazaren arteko konexio horrek bi sarrera edo pasabide izango ditu. Bata, zuzenean Erdikokale kaletik bertatik eta bestea Goienkalera igotzen diren eskaileren erditik paraleloan. Gutxi gorabehera 3 metroko altuera eta zabalera izango duen duen ateburu baten bidez egingo da pasabide hori. Horretarako, goiko aldea kendu edo burugabetu egingo da. Felix Izaguirre Garate pilotariaren - Izaguirre I. zenaren- omenezko plaka dagoen harrizko horma da. Frontoiaren hormen egitura eta lineala edo jarraipena sendotu egingo dira azpiegitura guztia ziurtatzeko, proiektuari amaiera emango dion espazio berria urbanizatu aurretik. Hori izango da hurrengo fasea.
Temas
Más en Bizkaia
-
Jesús María, frutero: “Las uvas se siguen usando, pero los jóvenes se han pasado a las chuches”
-
Bizkaia mantiene en 10 los fallecidos en carretera pese al aumento de la mortalidad en Euskadi
-
Bizkaia despide 2025 desde las cimas y da la bienvenida a 2026 con botas de monte
-
Bizkaia ampliará en 2026 las zonas tensionadas y limitará el alquiler en más de la mitad de su población