Astelehenean hasiko da Kazuelatxoen IX. Lehiaketa Ermuan
ERMUA. Astelehenean hasiko da dagoeneko Ermuan tradizioa den Kazuelatxoen IX. Lehiaketa. Aurten herriko hogeita bi establezimenduk hartuko dute parte lehiaketan, Ermuko kazuelatxorik onena egiteko asmoarekin.
Partaide guztiek bezeroa ezustean harrapatzeko eta haren itxaropena asetzeko helburua izango dute, herriko ostalaritzaren arratsaldeko giroa piztu eta jendea erakartzeko. Lehiaketa hau Lobiano Gastronomia Elkarteak antolatzen du eta Ermuko Udalaren, 'Bodegas Bilbaínas' enpresaren eta Radio Vitoriako 'Ruta Slow' irratsaioaren babesa du. Saio hori Aitor Buendia kazetari eibartarrak zuzentzen eta aurkezten du. Proposamenen eskaintza zabala dastatzen has gaitezke datorren astelehenetik (hilak 9tik) eta igandera (martxoak 15era) bitartean. Epe horretan lehiaketan parte hartzen duten kazolatxoez gozatu ahal izango dugu, 1,60 euroko prezioan.
Antolatzaileek liburuxka dotorea argitaratu dute, bertan establezimenduaren eta proposamenaren izena, establezimendua kokatuta dagoen kalea eta osagaien deskribapen laburraeta argazki bat jasoaz. Lehiaketan parte hartzen duten kazolatxo guztiak gauza dira gure zuku gastrikoak esnatzeko eta ahoan listua jariatzeko. Sasoiko produktuekin egindako eta aurzkezpen zaindutako proposamenak dira. Barazkiak, arraina, haragia, lekaleak, itsaskia eta baratzeko produktuak daude tartean, formatu txikiko goi sukaldaritzako benetako elaborazioetan, gustuko edari batekin uztartu ueta gozatzeko.
Laburbilduz, zazpi egunetan zehar tripa gauza gozoez betetzeko eta lagunekin batera dastatzeko izango dituzte Ermuara hurbiltzen direnek.
Temas
Más en Bizkaia
-
La Peña Santa Cruz de Galdakao dona la recaudación del pintxo solidario a Sareak Ehuntzen
-
Durango renovará la sala de máquinas de filtración de las piscinas de Tabira
-
El Ayuntamiento de Bilbao "duda" de que haya amianto en la cubierta de Grandes Molinos
-
El aeropuerto de Bilbao estrena destino en Italia