BILBO. Udalekuak 2020 kanpainan parte hartzeko inskripzioak Internet bidez baino ezingo dira egin, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez www.ebizkaia.eus. Horretarako, inskripzioa egin aurretik, familia interesdunek elektronikoki identifikatzeko bitarteko bat izan behar dute, dela Izenpek emandakoa (B@k y B@kQ), dela NAN elektronikoa, dela beste edozein ziurtagiri digital.

Aurten, Bizkaiko Aldundiak egoitza elektronikoaren bidezko inskripzio-eredua jarri du abian; beraz, kendu egin ditu, behin betikoz, paperezko inskripzioa eta sinadura elektronikorik gabeko online-koak, Udalekuak 2020 kanpainari begira. Datozen asteetan zehar aurtengo udako kanpamenduetarako kanpainan dauden berrikuntzen berri emango du. Hala ere, interesa duten familiei gomendatzen die lehenbailehen eskura dezaten (ez badaukate) identifikazio- edo sinadura-elektronikoko bitarteko bat, martxoaren erdialdean hasiko baita izena emateko epea.

Urtero, Bizkaiko 5.600 familia inguruk beren seme-alabak (7-13 urte bitartekoak) inskribatzen dituzte Aldundiak antolatutako Udalekuak kanpainan. Identifikazio elektronikoko bitarteko bat lortzeko, Aldundiak gida bat sortu dut www.bizkaia.eus/udalekuak web-orrian, non azaltzen den zer urrats eman behar diren identifikazio eta sinadura elektronikoko sistemak lortzeko.

Sinadura digitaleko ziurtagiria lortu ondoren, Udaleluak 2020n parte hartzeko izen-emateak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza eletronikoaren bidez baino ezingo dira egin (www.ebizkaia.eus)