Síguenos en redes sociales:

495 intzidentzia jaso ditu Muskizeko Linea berdeak

Auzotarrek jakinarazitako intzidentzien 90,5% konpondu ahal izan ditu herriko Udalak

Muskiz - 2019. urtean Linea Berde aplikazioak izan duen fun-tzionamenduaren eta erabileraren balantzea eginda, bataz beste, auzotarrek jakinarazitako in-tzidentzien 90,5% konpondu ahal izan ditu Muskizko Udalak. Orotara, 495 intzidentzia jaso dira (448 konpondu dira; eta 47 oraindik ebatzi gabe daude).

Zenbaki horiek argi erakusten dutenez, zerbitzu hau arrakastatsua da, esponentzialki igo da eta udalerriko bizilagunek jakinarazitako intzidentziei modu eraginkorrean erantzuten die Muskizko Udalak. Emaitza hauen ostean, herritarrak komunikazio bitarteko zuzen hau erabiltzen jarrai dezaten animatu nahi ditu Mea-tzaldeko Udal honek. Jasotako intzidentzien bolumenari erreparatuta, 2019. urtean muskiztarrek jakinarazitako intzidentzia gehienak argiteria atalekoak izan dira, zehazki, 79; zaborrak gaiarekin lotuta 60 intzidentzia bildu dira; bide publikoak eta seinaleak alorrarekin zerikusia duten 57 intzidentzia izan dira; bide garbiketa eta lorategiak ataletako bakoitzak, berriz, 47 intzidentzia bildu ditu.

Bestelako gaiak ere ukitu dituzte 2019an batutako intzidentziek, besteak beste, ura, Asiako liztorren habiak kentzea, hiri altzariak eta Udal instalazioak. Ildo beretik, arestian aipatu bezala, auzotarren inplikazio zuzenari esker erantzun azkarrak eman ahal izan ditu Muskizko Udalak, eta jasota ez zeuden hainbat behar ere bildu ahal izan dira.

Zerbitzu hau erabili nahi dutenek Linea Berde izeneko Appa jaitsi behar dute. Behin aurkituta, erabat dohain deskargatu ahal da. Une horretatik aurrera, ze herriri buruzko intzidentziak jakinarazi nahi dituen aukeratu behar dute erabiltzaileek. Prozedura oso azkarra eta erraza da.

Intzidentzia baten berri emateko, nahikoa da Intzidentzia berria botoia sakatzea. Ondoren, intzidentzia mota desberdinak biltzen dituen zabalgarri bat agertzen da. Erabiltzaileek ze gairi buruz informatu nahi duen aukeratu behar dute. Modu automatikoan, APPak dena delako akatsa ze koordenadatan dagoen detektatzen du. Hurrengo pausoa da intzidentziari buruzko argazki bat eta ohar bar txertatzea. Eta bukatzeko, bidali botoari sakatu besterik ez da egin behar. - DEIA