EHUko ikasleak hartu dute parte Hezkuntzako APPen IV. Azokan
Aurten, Ingeniaritzako 11 ikaslek eta Hezkuntzako 41ek hartu dute parte, eta haien lankidetzatik hainbat aplikazio sortu dira
BILBO. UPV/EHUko Hezkuntza Fakultateko eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleak hartu dute parte Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako Hezkuntzako APPen IV. Azokan. Aurtengo edizioa Leioako campusean egin da, eta oso arrakastatsua izan da. Bertan 10 app sortu dira, eta Google Playn aurki eta jaitsi daitezke.
Erakusketa, komunikazioaren teknologia berriek irakaskuntzan duten erabilgarritasunaz gain ikasleen adimena ere agerian utzi du. Proiektu bakoitzean prestakuntza eta esperientzia desberdina duten gazteek parte-hartzeak proiektua bera aberastu egiten du. Ekimenaren helburua hezkuntzabaliabideen garapenean berrikuntzak sartzea da. Hori dela eta, EHUk Teknologia Telematiko Aurreratuetako, Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterreko bigarren mailako, Hizkuntza eta Berrikuntzako bigarren mailako eta Lehen Hezkuntzako Graduko laugarren mailako ikasleek osatutako taldeak sortzea bultzatu du. Lantalde horietan, Magisteritzako ikasleek hezkuntzako hainbat testuinguru aztertu dituzte, hizkuntzen ikaskuntzarekin lotutakoak, batez ere; Ingeniaritzako ikasleek, berriz, aplikazio bakoitza ikuspegi teknikotik eraiki dute.
52 IKASLEREN LANKIDETZA BERRIKUNTZAN
Aurten, Ingeniaritzako 11 ikaslek eta Hezkuntzako 41ek hartu dute parte, eta haien lankidetzatik hainbat aplikazio sortu dira: haurrak ekologiari eta osasungarriak diren ohiturei buruz kontzientziatzeatzeko; euskal gizartearen eta kulturaren berezitasun nagusiak ezagutarazteko; eskolako ikasgaien errepasoa jolas bihurtzeko; haurren familia inguruneak euskararen ikaskuntzan lehen pausoak ematen laguntzeko; etab.
Berrikuntza gisa, aurten egindako aplikazioetako bat ingeniaritza industrialeko ikasleentzat dago pentsatuta, fluidoen mekanikarekin erlazionatutako ikasgaiak ikasten ari direnentzat, hain zuzen ere. Sortutako aplikazioari esker, arlo horretako ohiko kalkuluak arindu ahal izango dira.
Gainera, horietako bakoitzaren bideo-tutorialak ekitaldiaren webgunean ikus daitezke dagoeneko, eta Google Play aplikaziora jo daiteke aplikazioak gailu mugikorretan instalatzeko
Temas
Más en Bizkaia
-
Janus Lester: “Durango es especial por la Azoka y por tocar en Plateruena”
-
Los inspectores de Hacienda de Bizkaia inspeccionarán ‘in situ’ que todos los tickets se emiten con código QR
-
En imágenes: gala Getxo Moda 2025 en la terminal de cruceros del puerto deportivo
-
El mantenimiento de las carreteras se dispara un 40% en Bizkaia