BILBO. Bilbao International Art &Fashion lehiaketak modaren munduan sartu nahi diren 18 eta 35 urte bitarteko talentuak bilatuko ditu bere VII. edizioan. Antolatzaileek gutxienez aurrekoak bezain arrakastatsua izan dadin espero dute.

Azken urteotan, BIAAF lehiaketa nazioarteko erreferente bihurtu da: azken edizioan 90 herrialdetako 1.700 parte-hartzaile baino gehiago egon ziren, eta 100 agerpen baino gehiago izan ditu komunikabideetan.

Edizio honetan, 25.000 euroko saria banatuko da bi kategorien artean (jantzien diseinua, batetik, eta osagarrien diseinua, bestetik), eta diseinatzaileak bi kategorietan aurkeztu ahalko dira, hala nahi izanez gero.Erakundeak edizio berri honi buruzko berrikuntzak eta epaimahaikideak jakinaraziko ditu datozen asteotan.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

Lehiaketaren epeak:

  • Izena emateko epea: 2019ko urriaren 1etik 2019ko abenduaren 16ra.
  • 2020ko otsailaren 17a: gure instalazioetan aleak jasotzeko azken eguna, epaimahaiaren lehenengo saiorako.
  • 2020ko martxoaren 11: epaimahaiak finalistak aukeratuko ditu.
  • 2020ko maiatzaren 22a: nazioarteko epaimahaiak bi kategorietako irabazleak jakinaraziko ditu.
  • 2020ko ekaina: nazioarteko erakusketaren inaugurazio-ekitaldia eta sari-banaketa, irabazle suertatu diren diseinuekin eta finalistekin.

BIAAF ? Bilbao International Art &Fashion

Modaren diseinuan diharduen Europako plataforma berri nagusia da BIAAF; hala, 13 urteko ibilbidearen ondoren, 700 eskola ingururi lotuta dago eta guztira mundu osoko 5.000 diseinatzaile inguruk hartu dute parte plataformako jardueretan.

“Gure helburu nagusia mundu osoko diseinatzaile hasiberriak nazioartean ikusaraztea da, baita beren enplegagarritasuna sustatzea eta errendimendu handiko hezkuntza eskaintzea ere. Hori guztia, profesional gisa garatzea ahalbidetuko dien beken programen bitartez, betiere ingurumena eta giza eskubideak errespetatzen dituen modako industriaren ikusmena bermatzen” adierazi dute erakundekoek.

BIAAFek era jarraituan aritzen da elkarlanean nazioarteko kultur erakunde ospetsuekin, eta mundu osoko talentuak aurkitzen nahiz prestatzen laguntzen dute; besteak beste, honako hauek aritzen dira laguntzaile gisa:Nafarroako Unibertsitatea, New Yorkeko Fashion Institute of Technology, Londresko Arteen Unibertsitatea, Florentziako Polimoda, Milango Marangoni Institutua, Tel Aviveko Shenkar College, Kyotoko Seika University, Tokioko Bunka Gakuen University, Bilboko Guggenheim Museoa, Cristóbal Balenciaga Museoa, etab.

Egindako edizioetan, BIAAFek tokiko zein nazioarteko talentuak aurkitu ditu, eta Bizkaiko sormen-enpresen eragile nagusia izan nahi du, betiere Bilboko Udalaren nahiz Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza estrategikoaz baliatuta, lurraldean sormen-industriak bultzatzeko eragile garrantzitsuak baitira.Era berean, BBK Fundazioaren eta Euskaltelen babesa du, besteak beste.