Ermuko Udalak 'Dar Cera, Pulir Cera' topaketa antolatu du Izarra Centreko enpresentzat
Inguruko enpresa ezberdinen artean harremanak eratzeko asmoarekin sortu da
BILBO. 'Dar Cera, Pulir Cera' topaketa abiarazi du Ermuko Udalak. Ekitaldia urriaren 17an egingo da, 19:00etan, Ermuko 'Beer Station' tabernan. Bertan Izarra Centre-a osatzen duten enpresen ordezkariek giro lasai eta desberdin batean burutu ahal izango dituzte euren proiektu eta esperentziak.
Parte-hartzaileak garagarrez, lupuluz, legamiaz, urez eta zuzeneko musikaz inguratuta egongo dira, inspirazioa eta sormena indartzeko.
Networkinga 19:00etan hasiko da Beer Station tabernan (Probaleku, 8), eta gero zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da DJ Che ermuarraren eskutik. MIO (Make It Own), E-Lon, Vluber, Arima eta HG Developers herriko enpresak bertan izango dira.
‘Dar Cera, Pulir Cera Academy’ ekimenaren lehenengo edizio honen helburua ekintzaileen artean lankidetza harremanak sortzea da euren enpresak garatu ahal izateko, eta aldi berean, Izarra Centren kokatzen diren enpresei ikusgarritasuna ematea. Topaketa horretan ekintzaileen, inguruko enpresen eta hiritarren artean harremanak sortuko dira, elkarrengandik ikasteko eta esperientzia ezberdinak partekatzeko. Azken finean, start-upei bultzada komertziala eman nahi zaie, euren artean topatzeko espazioa antolatu eta, modu informalean, interesak eta ideiak partekatu ditzaten elkarrekin negozioak sortzeko.
Inguruko enpresa ezberdinen artean harremanak eratzeko asmoarekin sortu da ekimena, adin eta sektore guztietako pertsonen komunitatea osatu eta elkarrekin teknologiaren eta berrikuntzaren inguruko gaiak landu eta ikasteko. ‘Dar Cera, Pulir Cera Academy’ jarduerak giro informal eta atsegina sortuko du esperientziak partekatu eta eztabaidatzeko. Horrela, gure inguruan eratzen ari diren enpresa ekimenak ezagutzeko aukera izango dugu.
Izarra Centre eraikinetik atera eta hiritarrengana gerturatzea da topaketaren xedea, enpresa proiektu berriak abiarazteak enplegu aukerak sortzeko duen indarra erakusteko.
Más en Bizkaia
-
El grupo de Sader solicita establecerse en un muelle del Puerto de Bilbao
-
Popeyes y Crocs desembarcan en el Fashion Outlet de Megapark de Barakaldo
-
Durangarrek udalerria hobetzeko proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte ostegunetik aurrera
-
ETAk hildako lehenengo biktima zibilaren omenezko plaka jarri du Bilboko Udalak