mungia - Nekazaritza eta abeltzain-tzak berebiziko garrantzia izan du Bizkaiako herrietako biztanleriarentzako historian zeha. Horregatik, hainbat udalerrik alor honetako produktuak biztanleriarengana hurbiltzeko ekitaldi bereziak antolatzen dituzte. Herri haietako bat Mungia da. Orain dela denbora askotik, iraileko azkeneno zapatuan oso azoka berezia ospatzen du Mungialdeko Mankomunitateko hiriburuak. Bertan, Bizkaiako herri eta mankomunitate desberdinetako baserritar eta abeltzainek euren ortuetan edo baserrietan landutako produktuak eskuragarri jartzen dituzte bertoko eta inguruetako biztanleriak euren etxeetan dastatu ahal izateko.

Kontuak kontu, aurtengoa zapatuan ospatuko da Mungiako Foruen Plazan. Ekolurrek, Bizkaiako Nekazaritza Ekologikoaren Elkarteak, Mungiako Udalaren laguntzarekin, hainbat eta hainbat postu prestatuko ditu egun berezi bat antolatu ahal izateko, izan ere, aurtengoa Mungiako Nekazaritza Azokaren 20. edizioa izango da. Orokorrean, hamalau produktore bizkaitar izango dira bertan euren produktuak erakutsi eta, noski, saltzen. Esate baterako, Gorka Irazabal izango da bertan parte hartzen izango den baserritar mungiar bakarra bere barazki salmentarekin. Baina oso urrun joan gabe, Lurmena elkarte fruiztarrak ere barazkiak izango ditu eta Biolandare hazitegi gamiztarrak bere landara apaingarri eta osasuntsuak. Larrabetzuk ere bere ordezkaritza izango du bertan, izan ere, Orhan Yigit bertan izango da bere barazkiekin. Gainerako baserritarrak Bizkaiako herri desberdientatik helduko dira; esate baterako Gordexolatik, Abadiñotik, Karran-tzatik, Zeanuritik... Eurek ere produktu aniztasun handiago eskeiniko diote merkatu mungiarrari; mermelada eta goxoak, eskuz egindako ogi bereziak, gazta mota ugari, pasta, esnekiak, olia, gindillak eta abar luze bat.

tailer bereziak 20. edizio honetan, roduktuak erosi eta ikusteaz gain, bertaratuta jendeak ekintza desberdientan parte hartzeko aukera izango du, izan ere, antolakuntza tailer ekologiko desberdinak antolatuko ditu. Hasteko, Aitor Aurrekotxe talo adituak haurrentzako kurtso txiki bat antolatuko du, ostean euren etxeetan egiten ikasi ahal izateko. Bestalde, Ortutxikia jarduerarekin batera, partaideek ortu eder eta ekologiko bat zaindu eta hazten jakitea lortuko dute. Pastaren maitaleek ere etxean osagai hau eskuz egin ahal izateko aukera izano dute eta, azkenik, show cooking bat ikusi ahal izango dute mungiarrek eta inguruko herritarrek. Baina tailerrak eta postutxoak ez dira erakargarriak izango diren kontu bakarrak, izan ere, 14:00etan erosleen artean hiru produktu saskiren zozketa izango da.