Ipuin laburrak idatziko dira Basaurin
Euskarazko ipuin laburren lehiaketaren deialdia hasi da jada
Basauri - Euskarazko ipuin laburren lehiaketaren hirugarren, eta azken, deialdia irailaren 16an hasi da, eta interesdunek azaroaren 16ra arte izango dute aukera horretan parte hartzeko. Horretarako, Desegin nintzen? esaldia izango da Hitz Erdiko Kontaketak lehiaketaren derrigorrezko abiapuntua. ZirtZart Gazte Bulegotik dioten bezala, “kontakizun bi sarituko dira”. Batetik kontakizun onena, berrehun euroko sariak edukiko duena.
Bestetik, Elkar saria edo gazteenen arteko testurik onena, hirurogeita hamabost euroko sariarekin. “ainera, saritutako kontakizunak Geuria aldizkarian argitaratuko dira. Aurreko deialdian Koldo Edorta Carranza Diez eibarra izan da garaile eta Elene Mikeo Zabala donostiarrak irabazi du Elkar Saria.
“Azken deialdian parte hartu nahi duten interesdunek proposamen berria sortu beharko dute, kontaketa horren azken esaldiari jarraipena emanda: Desegin nintzen? Horrela bukatu zuen Koldok bere kontakizuna eta. Argibide gehiahgorako 94 466 64 30 telefonora deitu daiteke edo zirtzart@basauri.eus posta elektronikora idatzi edo zirtzart.basauri.eus web gunean sartu. - I. U.
Más en Bizkaia
-
En imágenes: Mendibile Jauregia se actualiza para mostrar la evolución del Bizkaiako Txakolina y la riqueza de sus caldos
-
La exposición del Taller Municipal de Pintura de Durango muestra un año de aprendizaje y creatividad
-
Eliminar el chirrido del tranvía o un hospital veterinario público, entre las 614 ideas para mejorar Bilbao
-
Durango Kirol Taldea se juega la permanencia este sábado en Primera División