Bilbo - Bizkaiko Foru Aldundiak onartu du indarkeria matxista jasaten duten edo jasateko arriskuan dauden emakume gazteak babesteko bi programa pilotu abian jar-tzea. Programetako bat emakume gazteentzat da, eta bide-laguntza soziala nahiz laguntza terapeutikoa eskaintzen zaie; besteak, emakume gazteentzat dena ere, familiekin zein mutil gazteekin garatzen du bere esku-hartze espezializatu psikosozial integrala, bai eta psikologiako eta hezkuntzako esku-hartzea ere. Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren ekimena izan zen bi programa berritzaile horien diseinua eta sorrera sustatzea Gizakia eta Etorkintza fundazioekin izenpetutako itunen eta hitzarmenen bitartez.

Etorkintza Fundazioarekin izenpetutako hitzarmenari dagokionez, programa pilotu bat da, gizarte eta hezkuntza arloko bide-laguntza eta terapia psikologikoa eskaintzen die taldeka 16 eta 23 urte arteko emakume horiei; horrez gain, azkeneko fasean jardunbide egokien eskuliburu bat egingo da. Bestetik, Gizakia Fundazioak izenpetutako hitzarmenak 50.000 euro ditu, eta hil honetatik aurrera 2020ko ekainaren 30era arte aplikatuko da genero-indarkeriaren egoeratan dauden nerabeak, gazteak (13 eta 21 urte artekoak) eta haien familiak bideratzeko, artatzeko eta bide-laguntza emateko. Esku-hartze espezializatu psikosozial integrala eskaintzen du, bai eta psikologia eta hezkuntza arloko esku-hartzea ere, eta indarkeria matxista jasaten duten gazteen nahiz familien beharrak ase-tzeko beste foru baliabide batzuen eskaintzarekin bateragarria da. - DEIA