BILBO. Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna SustatzekoSailaren ekimena izan zen bi programa berritzaile horien diseinua etasorrera sustatzea Gizakia eta Etorkintza fundazioekin izenpetutakoitunen eta hitzarmenen bitartez. Bi ekimenak Zorroaren Dekretuaren2.7.5 fitxaren barnean sartzen dira.

GIZAKIA

Gizakia Fundazioak izenpetutako hitzarmenak (Gobernu Kontseiluangaur onartua) 50.000 euro ditu, eta hil honetatik aurrera 2020koekainaren 30era arte aplikatuko da genero-indarkeriaren egoeratandauden nerabeak, gazteak (13 eta 21 urte artekoak) eta haien familiakbideratzeko, artatzeko eta bide-laguntza emateko.

Esku-hartze espezializatu psikosozial integrala eskaintzen du, baieta psikologia eta hezkuntza arloko esku-hartzea ere, eta indarkeriamatxista jasaten duten gazteen nahiz familien beharrak asetzeko besteforu baliabide batzuen eskaintzarekin bateragarria da.

Programaren helburua da indarkeria matxistari lotutako egoeretandauden edo izan diren neska nerabe eta gazteak hauteman, hartu etabide-laguntza ematea, ahaldundu daitezen, aukera berriak topaditzaten eta egoera horiek errepikatzeko duten aukera murriztu dadin.Lan hori beren familiaren edota berdinen taldearen babesarekin egindezaten saiatuko da, eta laguntza profesionala ere izango dute.

Neska gazteekin kontaktua hasteko izan daitezkeen kasuakhautemango dira; haien ahuldade egoera baloratuko da; nerabearen edogaztearen partaidetza izango duten esku-hartze mota zehaztuko da;bakarkako segurtasun plan bat finkatuko da, hala badagokio; berenautoestimua eta ahalduntzea landuko da; beren ingurunekoharremanetarako guneak identifikatuko dira, eta etorkizuneko aukerakeskainiko.

Mutil gazteei dagokienez, harreman toxikoak dituzten etaaldaketa-prozesuari ekiteko prest dauden pertsonak hautemango diraeta bide-laguntza emango zaie (hautematea, gogoetarako gunea,balorazio pertsonala/soziala/familiarra, nerabearen/gaztearenpartaidetza izango duen esku hartzeko proposamena, aukerak eskaintzeaeta ingurunearen aitortza eta babesa -familia eta berdinak-).

Familiei indarkeria matxistaren arazoa aitortzen laguntzekoinformazioa emango zaie, eta gogoetarako bidea; horrek indarkeriamatxistaren aurrean dauden beren seme-alaben ahalduntze/aldaketaprozesuari lagunduko dio.

ETORKINTZA

Etorkintza Fundazioarekin izenpetutako hitzarmenari dagokionez,programa pilotu bat da, gizarte eta hezkuntza arloko bide-laguntzaeta terapia psikologikoa eskaintzen die taldeka 16 eta 23 urte artekoemakume horiei; horrez gain, azkeneko fasean jardunbide egokieneskuliburu bat egingo da (edo prozesu metodologikoa).

Etorkintza Fundazioarekin izenpetutako hitzarmenaren bidez (51.252euro ditu), programa pilotu hau 2019ko irailetik 2021eko otsaileraarte garatuko da.

Aipatutako adin horretako eta honako arrisku faktore hauetako batduten emakumeekin egingo da lan: eskola porrota, autoestimu txikia,arriskuko sexu harremanak dituztenak, talde biolentoetan daudenak,alkohola edo drogak neurrigabe kontsumitzen dutenak, gabeziaafektiboak dituztenak, familiatik edo gizarterik isolatuta daudenak,bikote harreman eta haurdunaldi goiztiarrak dituztenak?

Gizarte eta hezkuntza arloko bide-laguntza eta laguntzaterapeutikoa emateko esku hartuko da. Alde batetik, arretapertsonalizatuko planak egingo dira eta, bestetik, laguntzapsikologikoa emango da taldekako terapia eginez (astean behin).

Etorkintza Fundazioko arrisku-egoeran dauden nerabeei arretaemateko zentrotik egingo da esku-hartzea, eta neska gazteen gunekomunitario normalizatutik. Gainera, neska gazteen familiekinharremana izaten jarraituko da, arreta emateko beste baliabidebatzuekin koordinatuko da, bai eta Emakumeak Babesteko eta FamilieiLaguntzeko Zerbitzuarekin ere (aipatu den foru sail berekoa).

Proiektua metodologia eraldatzaile batean oinarritzen da; izanere, neska gazteek beren balioak eta ekintzak aldatzea lortzenbadute, aldaketarako eragile izango dira beren berdinen taldeetan.

Hitzarmena indarrean dagoen azken hiru hilabeteetan jardunbideegokien eskuliburu bat egingo da, kasu hauetarako metodologia batzehazteko asmoz: kasuak hautemateko, prebentziorako eta eskuhartzeko, eta beste baliabide nahiz ebaluazio batzuekinkoordinatzeko. Eskuliburu horri esker, etorkizunean eta beste egoerabatzuetan genero-indarkeria jasaten duten emakumeak goiz hautemanahalko dira eta kasu bakoitzean esku-hartze egokiena egin.