Udarako agur freskagarria Derion
Urtero bezala, herriko Udalak jaialdi berezi bat antolatuko du Kiroldegiko kanpoko igerilekuetan
Derio - Abuztuaren itzalera eta irailaren pizkundea ahalik eta errezagoa egiteko asmotan, Derioko Udalak doako jaialdi berezi bat prestatzen du urtero. Aurtengoa bihar ospatuko da, abuztuaren azken egunean, Udal Kiroldegiko kanpoko igerilekuetan, horrela udari amaiera freskagarri bat emateko. Jaialdiak goizeko 11:00etan izango du hasiera, beraz, ordu horretatik aurrera hasiko dira familia eta koadrila derioztarrak Kiroldegira bertaratzen. Egun osoan zehar, herriko gaztetxoentzako ekintzak izango dira protagonista. Antolakuntzak hainbat puzgarri eta jolas ahalbidetuko mota askotako musikak girotutako eta arratsaldeko 20:00ak arte iraungo duen jardunaldi batean. Behin gaztetxoenak etxera joanda eta eguzkia gordeta, nagusien jaiaren orduan helduko da. Gaueko 21:30etatik aurrera, 18 urtetik gorakoentzako zabalduko dira ateak. Bertan zuzeneko musika ikuskizun desberdinak izango dira eta, gainera, sabela betetzeko mokokatu txiki bat izango da. Bestalde etxera esku-hutsik ez joateko aukera ere izango dute derioztarrek bertan ospatuko diren opari zozketei esker. - O. Pérez
Más en Bizkaia
-
El PNV de Arrigorriaga solicita la implantación de protocolos de igualdad en los clubes deportivos
-
Elantxobe mejorará la movilidad y seguridad del puerto con la ampliación de la dársena
-
Bizkaia arranca en abril su primera campaña de Renta donde la obligación de declarar se eleva a 20.000 euros
-
Leioa retoma de marzo a octubre las rutas para conocer el patrimonio