BILBO - Okupatutako kaleak baino askoz gehiago. Hitz hauek Pedro Campo CECOBIren (Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioa) presidenteak atzo bere blog pertsonalean idatzitako sarreraren tituluarekin bat datoz. Bertan, “egokitzat” jo zuen abuztuaren 21ean gaueko 23:10ean udaltzaingoak txerpolariak Areatzako zubi ingurutik aterarazteko ustekabean egindako agerraldia.

Gertatutakoaren testuinguruan jartzeko, iragan asteazkenekoa ez zen izan nolanahiko agerraldia. Su artifizialak amaitu berri ziren, eta ohikoa denez, jendea mugitzen hasi zen. Batzuk berbenarantz, beste ba-tzuk txosnetarantz, eta beste asko metrorako bidea hartzen hasi ziren. Alabaina, ohikoa anomalo bihurtu zen egun hartan. Izan ere, Udaltzaingoari bidean behar baino txerpolari gehiago egoteak bidea egozten zuela iruditu zitzaion. Hori ikusita, bat-batean urrunarazi nahi izan zituzten azken hauek, jardunean hasi bezain laster liskarrak iritsiz. Hautsak erabat harrotuta zeuden aldetik, bi pertsona atxilotu zituen Udaltzaingoak, modu zakarrean agiraka egin omen zutela leporatuta.

Honen harira kaleratutako bideoetan ezegonkortasuna agerikoa da, baina nork du benetan errua? “Areatzan biltzen zen jendetza aterarazteko beharra egon izan balitz eta gaua tragedian amaitzen bada gutxieneko segurtasun-eskakizunak ez betetzeagatik, norena izango zatekeen erantzukizuna?”, galdetu zion Campok bere buruari. Zentzu honetan, salmenta ibiltari ilegalak arlo ekonomiko zein sozialean kalte handia ere baduela salatu zuen: “Badakigu “mantara” dedikatu behar diren pertsona asko katearen azkeneko mailan daudela, zaurgarrienean. Pertsona hauentzako konponbideak eskatzen ditugu, beren kostara aberasten diren eta legez kanpoko jarduerak sustatzen dituzten erakundeen kontroletik atera daitezen. Gainera, jarduera horiek arriskuan jartzen dituzte merkataritza jarduera legalak eta lanpostu asko”.

Egoerari konponbide bat aurkitzeko bidean, Campok administrazioei eskatu zien “era irregularrean hornitutako eta kasu askotan faltsifikatutako produktuak banatzen dituzten zentroen aurkako jarduera areagotzeko”. Dena den, ardura haiena izateaz gainera, herritarrena ere dela gogorarazi zuen: “Ezagutza ezarengatik edo borondate onez, arazoaren kronifikazioari laguntza ematen diete, honetan lan egiteko erabilia izaten denari ezer gutxitan mesede egiten diotela pentsatu gabe”.

Pieza anitz puzzle kaotikoegirako. Horiek jomuga finko batera begira martxan jartzeko giltzarria, politika berrien lanketa. “Lan egin behar da arlo sozialean “manta” konponbide moduan soilik ikusten dutenen marjinazioa saihesteko, euren inklusioa bultzatuko duen neurri eraginkorrak garatuz; baina, aldi berean, ere ziurtatu behar dira araututako merkataritzan lan egiten duten pertsona askoren legezkotasun eta eskubideak”, ziurtatu zuen CECOBIren presidenteak. Baina ez zen motz geratu, eta hitz hauekin itxi zuen bere ikuspuntua: “Beharrezkoa da gure kaleetatik bereziki tokiko merkataritza erauzten duen jardun irregular hau ezabatzea, baina baita ere legez kanpoko aktibitateekin biziraun nahi duten pertsonak erauzi behar dira”.