BILBO. Bildu den horretatik 1.369,5 milioi euro zuzeneko zergen arlokoak dira; mota honetakoek iazko urtean bildu zena baino 24,8 milioi euro gehiagoko ekarpena izan dute. Horien artean esan behar da PFEZ oro har % 3,2 hazi dela lanagatiko atxikipenetan izan duen % 4,9 hazkuntzari esker. Beste alde batetik, PFEZren kuota diferentziala -333,3 milioi eurokoa izan da (-305,0 milioi iaz), errentaren kanpainan egon diren itzulketen gehikuntzaren ondorioz eta, aldi berean, amatasun eta aitatasun prestazioengatik ordaindutako zergen itzulketen ondorioz.

Sozietateen gaineko Zergari dagokionez 2019aren lehen si hileetan ekarpena 141,0 milioi euro izan da, duela urte bat ekarpen hori 159,8 milioikoa izan zenean; murrizketa horren arrazoi nagusia kapital higigarriaren etekinen atxikipenen eboluzio negatiboa izan da (11,7 milioi gutxiago ), eta baita zergaren kuota diferentziala ere (2018an baino 4,9 milioi gutxiago).

Zuzeneko zergari dagokionez 1.892,9 milioi euroko ekarpena eduki du, iaz baino 76,1 milioi gehiago eta Arabako eta Gipuzkako Foru Aldundiei BEZagatiko eta Zerga Bereziengatiko lehen hiruhileroko ordainketak deskontatu ondoren (ordainketa horiek guztira 309,4 milioi euro izan dira). Zeharkako zergen artean kudeaketa propioko BEZean 1.369,0 milioi euro bildu dira (iaz baino 14,4 milioi gehiago), eta Zerga Berezien artean Hidrokarburoen gainekoa % 13,2 hazi da eta Tabakokinen gainekoa % 2,6, elektrizitatearen gainekoan % 3,1eko jaitsiera egon denean.

Azkenik, Tasak eta Beste Sarrera Batzuetan 33,6 milioi euro izan dira, duela urte bat baino 1,3 milioi gehiago.

Estatuarekiko doikuntzei dagokienez BEZean Bizkaiak 243,9 milioi euro jaso ditu; ordea, Zerga Berezien kasuan 84,9 milioi ordaindu ditu.