GASTEIZ - Haurrei eta nerabeei laguntzeko Zeuk Esan zerbitzuak 444 kontsulta izan ditu 2019ko aurreneko sei hilabeteetan, orotara 381 kontaktu jasoz. “116 111 zenbakiaren bidez arreta ematen zaie nagusiki gure adingabeek edo inguruan dituzten helduek izan di-tzaketen arazo, kezka edo zalan-tzei”, gogoratu zuen atzo Beatriz Artozabal Eusko Jaularitzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Zeuk Esan zerbitzuaren harira atzo egindako balan-tzean. Zerbitzuak, telefonoarekin batera, baliabide gehiago ditu, hala nola, sare sozialak, postontzi elektronikoa eta newsletterra.

Zerbitzua zabaltzen jarraitu ahal izateko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak Zeuk Esan marka berritu du, erakunde-irudi berria aurkeztuz. Horrekin batera, irudia eguneratzeko eta xede den publikoaren artean, hots, 18 urtetik beherakoen artean, zerbitzua ezagutzera emateko kanpaina berria burutzen ari da. Hori zabaltze aldera, Eusko Jaurlaritzak kartelak eta eranskailuak banatuko ditu. -U. G.