BILBAO -Turismo, Merkatari-tza eta Kontsumo Sailak Turista Arduratsuaren Gida kaleratu du. Gida honek Euskadira datozen pertsonei inguruneaz disfrutatzeko aholkuak ematen dizkie. Hori bai, ez da horretara muga-tzen, ondarea eta ingurua zaintzera bultzatzen duelako, modu honetan egonaldiak era jasangarri batean igaro daitezen. Zentzu honetan, gidak lurralde paregabe batera bidaiatzeak eta tokiko garapenean laguntzeak adierazten duen berezitasuna aditzera ematen du, era berean produktu, zerbitzu zein garraiobide jasangarrien aldeko apustua egiteko gomendioa eginez.

Agertzen diren aholkuen oinarriak, hurrengoetan aurki daitezke: Garapen Jasangarrirako Agenda 2030ean ezarritako Garapen Jasangarrirako 17 helburuetan, TMEren Turismorako Munduko Kode Etikoan eta Turismo Jasangarriaren Munduko Gutuna ST-20an.

“Erantzukizuna da bere funtsezko oinarrietako bat, instituzio sustatzaileen aldetik ez ezik, elkartzen diren erakundeen eta enpresen eran-tzukizun korporatiboa ere, dagokien jardueran praktika egokiak gehitu nahi dituztenena, eta bidaiariaren eran-tzukizuna ere, bidaiatzeko modua eta egiten duen bidean tokiko garapenean laguntzeko modua aukeratzen duenean”, azaldu zuen Sonia Perez Ezquerra Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Sailburuak erantzukizunak gidan duen garrantziaren harira atzoko aurkezpenean.

Horrekin batera, Perez Ezquerra ez zen ahaztu elkarlana azpimarratzeaz: “Instituzioak, enpresak, elkarteak, bidaiariak eta helmugako biztanleak kate bereko mailak gara, turismo jasangarri baten alde elkarrekin batera lan egin dezakegunak. Jardun egokien gida honek eta gehituta duen dekalogoak gure bidaiariei turista arduratsu baten balioak helaraztea dute xede, baita beren lurraldean turismoaz gozatzen duten euskaldunei ere”. - U. Gonzalez