larrabetzu - Urterolez, haur saharauiak Larrabetzuko ikastetxe publikora. Hamar eta hamabi urte inguruko 30 ume inguru badira jada Bakeleku Udalekua Larrabetzu-Bizkaia proiektuaren barne eta, honen arabera, uztaila eta abuztua bertan igaroko dituzte euren herrialdera iztuli aurretik. Erabiltzaileak Algeria eta Maroco arteako basamortuko Tindouf errefuxiatu kanpamenduan bizi dira eta iniziatiba honen bitartez udako hilabete bi gune baketsu batean igarotzeko aukera.

2011 jaio zen Bakeleku Udaleku proiektua Euskadiko Saharauien Ordezkaritza, Zumaiako Darhali Elkartea eta Bakeleku Udaleku Bizkaia erakundeen arteko elkarlanaren emaitza bezala; gainera Frente Polisarioaren ahokularitzak ere paper nabarmena jokatzen du. Hasieran, garatze formatua harrera-familien bidez garatua izaten hasi zen, baina gero eta zailagoa da, antza, honelako etxeak aurkitzea eta, ondorioz, Larrabetzuko ikastetxe publikoan udaleku formatuko bi hileko egonaldiak planteatu dira. Bertako lan taldea hainbat pertsonak osatua da; sukaldari bat, zor-tzi beirale, haietako bi Saharako gazteak, eta nohiz behinka laguntza eskeintzera datorren beste erakunderen bateko kideren bat.

Bi hilabete hauetan zehar hainbat izango dira proiektuan parte hartuko dituzten umeek egingo dituzten ekintza dibertigarriak, baina Bizkaiako eta, orokorrean, euskal gune desberdinetako txoko desberdinak ezagu-tzeko aukera da haietan azpimarragarriena; batik bat, parke naturalak, mendiak, hondartzak, kultur-etxeak, udalak, herriak eta abar ezagutu ahal izango dituzte. Hezkun-tza arloan ere hainbat izango dira jorratuko dituzten arloak. Euskara eta gaztelera eskolak jasoko dituzte ahal duten mailan hizkuntza desberdinak jakin ahal izateko. Osasun frogak ere egingo zaizkie haur saharauiei. Azterketa horiek prebentziorako balio dute, baina sintomaren bat hautemanez gero, ahalik eta lasterren osatze bidean jarriko dira. Gainera, bestelako osasun arazoak detektatu ahal izango zaizkie.

Proiektuaren helburuei dagokienez, bi dira Bakeleku Udalekua Larrabetzu-Bizkaia sostengatzen duten oinarriak. Batetik, haurrei basamortutik kanpo eta bake gune batean hilabete pare bat bizi ahal izateko aukera eta, gainera, elikadura zuzen bat mantendu ahal izatea dieta orekatu batean oinarritutako egonaldian. Bestetik, kultura desberdinen arteko ellkarbizitza sustatzea ere da proiektuaren xedeetako bat. Euskal Herrian bi hilabetez bizita, euren lurraldeko ohiturengandik antzekoak ez direnak ezagutu ahal izango dituzte. Honetaz gain, gizartearengan kontzientzia sortu ahal izateko tresna bat da iniziatiba, izan ere, euren egoerak lehenengo pertsonan azaldu ahal izango dituzte. Honela, Euskal Herriko biztanleriarengan eta entitate edo instituzio desberdinengan bertoko egoeraren inguruko ezagutza handiagoa izango dute eta horrelako laguntza ekintza soldiarioak bultzatzen lagundu ahal izango dute. - O. Pérez