Txorierriko gazte eta enplegu mundua berriro elkarrekin
EGAZ Txorierrik 18 eta 30 urte tartekoentzako 3. jardunaldia ospatu zuen atzo
Sondika - Hasteko, Isabel Pintor, Bizkaiko Foru Aldundiko Gaztedi programaren Txorierriko koordinatzailea, izan zen ongietorria ematearen arduraduna. Berak, jardunaldiaren eta, orokorrean, EGAZ Txorierri pataformaren funtzionamenduaren inguruko zenbait aspektu azaldu zizkion en-tzulegoari. Ondoren, Iñigo Mazoren txanda heldu zen, entitateko enpresa-sorkuntza teknikariarena, alegia. Honek, Mankomunitateak bertoko gazte ekintzaileentzako eskurgarri dituen laguntzen inguruko informazioa eman zien artaideei; batik bat, ideien tutoretzaren eta eragileekiko erakargarritasunaren inguruko gaiak. Gainera, talde dinamika bat antolatu zuen, non bertaratutakoek enpresen beharrak asetzeko gaitasunak garatu zituzten.
Iñigo Ubaranek, Bizkaiko Foru Aldundiko Saregileak programako partaideak, gazte ekintzaileen aldeko diru-laguntza, enplegu eta bestelako informazio baliagarriak eskaini zituen Sondikara hurbildutako gazteen aurrean, izan ere, berak parte hartzen duen plataformaren helburu nagusia instituzio eta gazteen arteko komunikazio eta harremana estutzea da. Gazte sortzaileek adierazitako kontu desberdinekin jarraituz, eta atzo ospatutako jardunaldiari bukaera emateko, Haizea Truebaren txanda heldu zen. Kuvu sarearen sortzaileetakoak -plataforma honen funtzioa gazteen eta bizitzeko espazio hutsa daukaten pertsonen arteko harremana ezartzea da hauek nor bere buruaren jabe egin daiteze - berak eta bere kideek bizi izan zuten sortze prozesua azaldu zuen, izan ere, Mujer Inspira programaren partaidetzatik jaio izan zen gaur egun arrakasta handia daukan plataforma.
Más en Bizkaia
-
1,5 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu Bilboko Udalak Zurbaranbarrin bi igogailu eraikitzeko
-
Una aula móvil recorrerá Bizkaia para la prevención de incendios
-
José María Bañuelos, el último superviviente vasco de los gulags de Stalin
-
Una gran alfombra roja para celebrar el Día de la Danza en Bilbao