BILBO. Bizkaibusen zerbitzu gehiago izango dira Ondarroan eta Trapagaranen apirilaren 15etik aurrera. Hau da, A3926 Bilbo - Ermua - Ondarroa (autobidetik) linean eta A3332 Valle de Trapaga/Trapagaran - Santurtzi linean.

Ondarroako Udalak eskaturik, eta udalerriaren barruko mugikortasuna hobetzeko, Bilborekiko zerbitzua egiten duen autobusak beste irteera bat egingo du, 20:25ean, udalerriaren barruan dauden Itxasaurreko (Portua) eta Errenteriako geralekuen artean.

Zerbitzu hau emateko aprobetxatuko da Ondarroara gutxi gorabehera ordu horretan heldu eta Markinako kotxetegira doan autobusa, gaur egun ibilbide hori hutsik egiten baitu.

Trapagaran

Oro bat, egun horretatik, areagotu egingo da A3332 Valle de Trapaga/Trapagaran - Santurtzi linearen maiztasuna, Meatzaldeko herri horrek Portugaleko metro-geltokiarekiko konexioa sendotzeko eta, bide batez, metroko linea horrek zerbitzua ematen duen udalerri guztiekikoa.

Hain zuzen, lineak bi irteera gehiago egingo ditu, eta hamarrean ( :10ean) eta hogei gutxiagotan ( :40an), lanegunetan eta larunbatetan, 6:55etik 21:55era bitartean. Ondorioz, 15 minuturik behin irtengo da, 30 minuturik behin barik.

Maiztasun hori lortzeko, gehitutako autobus-zerbitzuak ibilbidearen zati bat besterik ez du egingo, Larreinetako funikularreko geralekutik Portugaleteko Karlos VII.a kaleko geralekura bitarteko zatia (azken geraleku hori Portugaleko metro-geltokirako sarbidetik metro gutxira dago); alegia, ez du egingo ibilbide osoa, Santurtziko XVIII. mendeko Parkerainokoa.

Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Sailak abiarazitako proba pilotua da, herria metroarekin zuzenean lotzen duena, eta haren bidez aztertu nahi da zer inpaktu duen mugikortasunerako beste aukera batek ibilgailu pribatuan egiten diren bidaien kopuruaren murrizketan. Proba amaitu ondoren, eta lortutako datuetatik abiatuta, behin betiko ezartzeko aukera aztertuko da.

Bost gutxiagoko ( :55h) eta hogeita bosteko ( :25h) irteeretan, lineak eutsi egingo dio ohiko ibilbideari. Autobusa 30 minuturik behin irtengo da Trapagaranetik eta Santurtzitik, lanegunetan eta larunbatetan (azken zerbitzua 22:55ean), eta ordurik behin, jaiegunetan.