20.000 pertsonek bisitatu dute Bizkaia Goazen autobusa
Bost hilabeteko ibilbidea egin du lurraldeko 65 udalerritatik
Bilbo. 20.000 pertsonek bisitatu dute Bizkaia Goazen autobusa. Guztira, 6.320 kilometroko ibilbidean bisitatu dituen ehun bat kokalekutan eta bertan, Bilboko Arte Ederren Museoko 40 artelanen kopien erakusketa bat eta food truck-a, Bizkaiko produktuak dastatzeko aukera egon da.
Guztira, 19.556 pertsonek bisitatu dute Bizkaia Goazen autobusa urtarrilaren 30ean Bilbon aurkeztu zenetik pasa den uztailaren 6an Sondikan egin zuen azkenengo bisitara bitartean, eta lurraldeko eskualde guztietara iritsi da. Bizkaiko Foru Aldundiak bere kudeaketa, eskaintzen dituen zerbitzuak eta egiten dituen programa eta proiektuak ezagutarazteko martxan jarri duen autobus ibiltariak 6.320 kilometro egin ditu eta 65 udalerritako 98 kokalekutan egon da. Bizkaiko Batzar Nagusiaren eskaeraren ondorioz sortu zen ekimenaren bidez, Aldundiak bere lana eta eskaintzen dituen zerbitzuak gerturatu nahi izan die herritarrei, eta lurraldeko biztanleriaren % 96ra iristea lortu du.
Bizkaiko Foru Aldundiaren arabera, autobusak, bisitari kopuruaren arrakastari eta bisitarien parte-hartze aktiboari dagokienez, legegintzaldi honetarako ezarrita zituen helburuak bete ditu. Halaxe irizten du Maitane Leizaola Bizkaiko Behatokiko zuzendariak: .
Herritarren elkarreragin handia era partaidetza-postontzia beteta
Bizkaia Goazen autobusera hurbildu diren milaka pertsonek elkar eragiteko, ikus-entzunezko eta multimediazko espazio batekin egin dute topo; ikuspegi desberdinetatik, Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen dituen zerbitzuak eta zerbitzu horiek pertsonen egunerokoan duten eragina azaldu dizkien espazio bat. Azalpenetarako, informazio-panelen, bideoen eta ukimen-pantailen bidez, adibide zehatzak erakutsi dituzte.
Herritar orok izan du Bizkaia Goazen autobusean sartzeko aukera; eta, gainera, hitzartutako zenbait bisita antolatu dira hezkuntza-zentroekin eta udalerri bakoitzeko elkartegintza-sarearekin. Zentzu horretan, era guztietako 805 kolektibo edo elkartek bisitatu dute foru autobusa: auzo-elkarteak, kultura- eta kirol-elkarteak, merkatarienak, adinekoenak, ak, bai eta bigarren hezkuntzako, lanbide-heziketako eta unibertsitateetako ikasleak ere.
Autobusa, bisitatu duten pertsonentzako, multimedia euskarrietan azaldu diren proiektu bakoitzaren galdetegi, partaidetza-dinamika eta ebaluazioen bidez, iradokizunak ekartzeko eta Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen dituen informazio eta zerbitzuak baloratzeko tokia ere izan da.
Mapa interaktiboek eta ukimen-pantailek 30.000 informazio-kontsulta baino gehiago eta 2.387 iradokizun jaso dituztela azpimarratu du Leizaolak. Horrela, iruzkin, ebaluazio eta ekarpen guztiak aztertuko dira; hala behar denean, sail egokietara bideratuko dira, eta foru proiektu ezberdinen ebaluazioan jasoko dira.
Era berean, Bizkaia Goazen autobusaren bidez, 550 pertsona foru erakundeak herritarrekin harreman aktiboa sustatzeko sortu duen Bizkaitarren Sarera gehitu dira, Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarri dituen herritarren partaidetza-ekimenen berri izateko xedearekin.
Bizkaiko Behatokiko zuzendariak herritarren parte-hartze aktiboa eskertu du bereziki, bai eta bisitaren gainean egin duten balorazio altua ere: Bisitariek 10etik 8,07 puntu eman dizkiote esperientzia berritzaile honi. Baloratu diren euskarri eta espazio guztiek 7 puntuko balorazioa (10etik) gainditzen dute. , esan du amaitzeko Maitane Leizaolak.
Bi bidaia-lagun
Autobus ibiltariak egin duen ibilbidean, eskaini dituen edukiak osatu dituzten eta ren lankidetza izan duten bi elementu izan ditu: . Bilboko pinakotekaren erakusketa ibiltariak 7.696 bisitari jaso ditu eta laginaren 380 aurkezpen eskaini dizkiete talde eta kolektibo bisitariei.