BILBO. Euskal Herriko Kontseilu Ebanjelikoak ?Euskal Herriko eliza ebanjelikoak batzen eta ordezkatzen dituen organoa da- antolatu du ekitaldi hau eta zinegotziaz gain, Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak ere bertaratu dira.

ERLIJIO ANIZTASUNA BULTZATZEKO URRATSAK

Erlijio-aniztasunaren aldeko apustuaren barruan koka daiteke Udalaren parte-hartzea, halaxe baitago jasota Bilboko Udalaren Herritarren eta Aniztasunaren II. Planean. Hain zuzen ere, kontzientzia eta erlijio-askatasuna giza eskubideak errespetatuz eta defendatuz bideratzeko gestio demokratikoa arautzea da, besteak beste, planaren helburua

Bilboko errealitate sozio-erlijiosoa zein den jakitea eta, bestetik, erakunde eta sentsibilitate erlijiosoak ezagutzea dira Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailaren helburu batzuk. Horretarako, 2017an abian jarri zen Erlijio Aniztasunaren Partaidetza Mahaia, Udalaren eta sinesmen guztien arteko elkarrizketarako eta topaketarako aholku-foroa, erlijio-aniztasunaren kudeaketa publikoari buruzko gaiak jorratzeko.

500 URTE PROTESTANTISMOAREN ERREFORMATIK

XVI. mendetik gaur arterainoko Protestantismoaren Erreformaren ondorengotza historikoari balioa ematea eta Euskal Herriko Eliza Ebanjelikoen gizarte mailako ekarpena ezagutaraztea dira gaur egin den topaketa honetako helburuetako batzuk. Gizarte globalizatuaren -eta etengabe aldatzen ari dena- bihar-etziko erronkei buruz ere eztabaidatu dute.

Erreformaren 500. urteurren honetan, Erreformak politikan, hezkuntzan eta artean eragin dituen aldaketak ezagutarazi nahi dira; Eliza Ebanjelikoaren nortasuna, hausnarketarako eta elkarrizketarako izaeratik aurkeztea eta gizarte zibilerako onurarako gizarte-izaerako ekimenetara bideratzea.