Síguenos en redes sociales:

World Football Summit Bilbon izango da 2018ko otsailaren 14an eta 15ean

Kongresuak, nazioarteko adituen partaidetzarekin, futbolaren industriako gai gorienetako batzuen azterketari ekingo dio, eta bere nahia da sektore horretako euskal ekosistema baten sorrerari begira irteteko pistola-tiroa izatea

World Football Summit Bilbon izango da 2018ko otsailaren 14an eta 15ean

BILBO. World Football Summit Bilbao Industry, nazioarteko adituen partaidetzarekin, futbolaren industriako gai gorienetako batzuek jorratzera dator, esaterako kirol erakundeen gestioa, prestakuntza eskolak, finantzazioa, inbertsioa, kirol berrikuntza teknologikoa, errealitate birtuala, fan engagement, kluben nazioartekotzea, futbolari aplikatutako big data, kirol eskubideak, futboleko turismoa, merchandaising, smart stadium-ak edota 2020ko Eurocopa ospakizunak ekarriko dituen enpresa aukerak. Bestalde, negozio eta networking aukerak sortzeko elkargunea bihurtuko da.

Bilbao-Bizkaian eta Euskadin oro har, futbolaren arloak futbol egitura oinarri oso zabalarekin eta lehenengo mailan 4 kluben eskutik egiaztatutako iraunkortasunarekin egiaztatutako ehun urtetik gorako errotzearekin kontatzen du, zerrenda-burua Athletic Kluba izanik. Unibertso profesional honen eraginez, World Football Summit Bilbao Industry enpresa eta industria ehunaren multzorako lehen mailako negozio aukera izatera dator.

World Football Summit Bilbao Industry, Igor San Román (Sociálitas), Aletxu Echevarría (The Blackout Proyect), eta Mikeldi Uribe-Etxebarria (Sergofi) antolatzaileen eskutik, erakunde babesleak Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia izanik eta erakunde publiko zein pribatuen babesarekin kontatuz, futbolaren industriako euskal enpresa ekosistema baten sorrerari begira irteteko pistola-tiroa izatera dator, esparru lokaleko ekintzaileen eta enpresen garapena hala nola inpaktu ekonomikoaren sorrera bultzatuz, bai kirol industrian eta bai sektore turistikoan.

Helburu hori betetzeko, WFS Bilbao Industry kongresuak futbolaren arlora bideratutako Startup Challange bat sustatuko du zeinetan teknologia eta marketin oinarriko startup-ak ageriko presentziarekin nabarmenduko diren, euren proiektua epaimahai zorrotz baten aurrean eta zuzenean defendatu behar izanik “WFS Bilbao Industry Pitch” izendatuan.

Hurrengo astetan zehar jakinaraziko dira txostengileak, sarreren salmentarako epeak eta kongresuarekin lotutako bestelako ekintza eta nobedade ezberdinak.