Síguenos en redes sociales:

Udalak zenbait hitzarmen sinatu ditu Bilboko adinekoen elkarteekin

2017an berriz sinatutako akordio hauen balioa 794.000 eurokoa da

Udalak zenbait hitzarmen sinatu ditu Bilboko adinekoen elkarteekin

BILBO. Alde batetik, iaz bezala, 745.000 euroko aurrekontu-atala dago adineko pertsonen 53 entitateren jarduerak, entitateen jarduna eta instalazioetako mantentze-lanak finantzatzeko.

Bestetik, hiriko adinekoen 35 elkarteri laguntzeko 48.775 euro bideratzea erabaki da. Diru-laguntzak zentroetan obrak egiteko eta ekipamendua erosteko dira.

Hiriko Adinekoen elkarteentzako zuzeneko diru-laguntza hauek Bilboko Udalaren Osoko Bilkuran onartu ziren.

Gizarte Ekintza Sailak komunitatearen garapenerako, gizartearen partaidetzarako eta adinekoak sustatzeko dituen programen eta zerbitzuen bidez autonomia pertsonala eta bizi-kalitatea sustatu nahi ditu, baita bizimodu osasuntsuko ohiturak eta zahartze aktiboa indartu ere.

2016an, Bilboko Udalak 839.211 euro bideratu zituen akordio hauetarako.