Síguenos en redes sociales:

Bilbobusek autobus guztiak apainduko ditu bilbotarrei Gabon zoriontsuak opa izateko

Bilbobusek autobus guztiak apainduko ditu bilbotarrei Gabon zoriontsuak opa izatekoOskar González

BILBO. Bilboko Udalak, gaur, Bilbobusek herritarrei Gabon zoriontsuak opa izateko eta Gabonetako elementuak kalean indartzeko kanpaina aurkeztu du.

Bilbobusen 148 autobusetako kristaletan Bilboko Udaleko Zirkulazio, Garraio eta Ingurumen Sailak Gabonetako kanpaina honetarako diseinatu dituen elementuak izango dituzte ikusgai.

Biniloak dira elementu horiek. Biniloen bidez Bilboko Udalak herritarrei Gabon zoriontsuak opa izango dizkie eta gogoraraziko die ametsak ere Bilbobusen joaten direla batetik bestera “Ametsak garraiatzen ditugu” lelopean.

Gainera, autobus-geralekuetan dauden informazio-puntuetan, kanpaina honen barruan, bilbotarrek datorren urterako dituzten zenbait amets proiektatuko dira; esate baterako, Athleticek kopa irabaztea, EGA titulua lortzea eta amama sendatzea.