Ekitaldia BiskayTIK fundazioaren bitartez heldu da Bizkaira, fundazioak Movilforum Telefónicaren irtenbide-partnerren programarekin duen lankidetzari esker. Horrek aukera eman baitu hackatoi hau Getxon egiteko eta Bizkaia Reto Edisonen deialdiaren erreferentea izateko Kantauri aldean. Lankidetza hau BiscayTIKen konpromiso irmo honen barruan dago: Bizkaian arlo teknologikoan dagoen talentua indartu eta proiektatzea fundazioak horretarako eskura dituen tresna guztiak erabilita. Beste topaketa batzuk egongo dira, Zaragoza, Bartzelona, Madril eta Malagan.
Tailerra doakoa da eta bi egun iraungo du. Tailerrean parte hartzen dutenek Edison plakari buruzko prestakuntza jasoko dute eta, ondoren, hackatoia hasiko da, taldeka ideiak garatzeko.
Bizkaiko Movilforum hackathon IoT ekimenaz gehiago jakiteko eta izena emateko, BiscayTIK fundazioaren web orrira jo behar da: https://www.biscaytik.eu/.
Edison Erronka
Edison Erronkaren bigarren edizioaren helburua da berrikuntza eta sorkuntza sustatzea Gauzen Interneten inguruan. Horretarako, lehiaketa hiru fasetan antolatu da: hasieran, tailerrak edo hackatoiak egongo dira; ondoren, ideien garapena, eta, azkenik, nahi dutenak Edison Erronkarako proiektuen hautatze-fasera pasa daitezke, https://www.openfuture.org/ plataformaren bidez. Proiektuok azaroaren 16a baino lehenago aurkeztu behar dira.
Gogoan eduki behar da ez dela beharrezkoa hackatoian parte hartzea Edison Erronkan ideia bat aurkezteko; beraz, aukera handia da ekintzaileentzat (enpresa zein partikularrentzat).
Proiektu guztien artean, zortzi aukeratuko dira. Abenduaren 1, 2 eta 3an Madrilen izango den Eduki Digitalen Nazioarteko Foroan (FICOD) iragarriko da zein diren proiektuok; Edison Erronkan parte hartzen duten enpresetako ordezkariek osatuko dute epaimahaiak emango dute horren berri.
IoT (Internet of Things)
Gauzen Internet eguneroko objektuen eta interneten arteko konexio digitala da, hau da, mundu fisikoaren digitalizazioa. Esaterako, hozkailu batek abisatzea zein den barruko elikagaien iraungitze-data.
Beraz, iraultza bat dakar objektu eta pertsonen arteko harremanetan, bai eta zuzenean objektuen artekoetan ere.