Mungia - Gaur VIII. Mungia Folk jaialdia ospatuko da, Herri Musikaren Udabarria lelopean. Eguerdiko 12:30ean hasita, Matxin Plazatik aterako dira kalejirak, herrian zehar arituko direnak. Mungiako Musika Eskolako trikitixa eta txistu ikasleak, Sestaoko dultzaineroen eta partaide gonbidatuen (BilbaoMusika, Arrieta, Bakio,?) eskutik. 19:30etan berriz, Foruen enparantzan, erromeria gertatuko dute.

2007.urtean antolatzen hasi ziren jaialdi honek herri musika eta dantza kaleratzea da helburu nagusi. Festa hau Santos Intxausti Musika Eskolak eta Dantza Eskolako Folklore Mintegiak antolatzen dute, Mungiako Udalak lagunduta. - I. G.